46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

421/2008 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Hematologia-Hemoterapiako fakultatibo espezialista atxikia izateko hiru lanpostu merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urriaren 18ko 1687/2007 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Hematologia-Hemoterapiako fakultatibo espezialista atxikia izateko hiru lanpostu merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatze bitartez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2007ko 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 31n.

Habiendo renunciado la única aspirante a la elección de vacante, procede declarar desierta la convocatoria para la provisión, mediante traslado por concurso de méritos de 3 vacantes de Facultativo Especialista de Area en Hematología-Hemoterapia del Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Hematologia-Hemoterapiako barrutiko fakultatibo espezialista izateko hiru lanpostu merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatze bitartez betetzeko deialdia bete gabe uztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitaleko Langileria zuzendariari, Tuterako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuko buruari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko martxoaren 11n.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0804315