46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

150/2008 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena 7,4 Mw-ko eguzki-parke fotovoltaikoa egiteko Fontellasko udalerriko 6. poligonoko 26. lurzatian. Parkea Singula Energías Renovables, S.L.k sustatu du eta hauei dagokie: Promociones Fotovoltaicas Betula (2 Mw); Promociones Fotovoltaicas Castanea (2 Mw), Promociones Fotovoltaicas Corylus (2 Mw) eta Promociones Fotovoltaicas Fagus (1,4 Mw).

Jarduera hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko I) atalean dago jasota, eta horrenbestez, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Dekretu horrek Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

2007ko urriaren 16an, goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 20an emandako 0462/2007 Ebazpenaren bidez, Fontellasen eguzki-parke fotovoltaikoa jartzeko espedientea, Singula Energías Renovables, S.L.k sustatua, jendaurrean jarri zen.

Jendaurreko aldian, Gurelur, Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural elkarteak aurkeztutako ingurumenari buruzko alegazio bat jaso da. Haren edukia eta erantzuna ebazpen honen eranskinean ageri dira.

2008ko martxoaren 11n, Singula Energías Renovables-ek proiektuaren aldaketa aurkeztu du eta, horren arabera, landaredi naturaleko edo malda handiko eremuetako moduluak kendu dira planteamendutik eta, orduan, eguzki-parkearen potentzia 7,4 Mw-koa izanen da guztira, aurreikusitako 14 Mw-koa izan beharrean.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea 7,4 Mw-ko eguzki-parke fotovoltaikoa egiteko Fontellasko udalerriko 6. poligonoko 26. lurzatian. Parkea Singula Energías Renovables, S.L.k sustatu du eta hauei dagokie: Promociones Fotovoltaicas Betula (2 Mw); Promociones Fotovoltaicas Castanea (2 Mw), Promociones Fotovoltaicas Corylus (2 Mw) eta Promociones Fotovoltaicas Fagus (1,4 Mw).

2. Baimena ingurumenaren gaineko honako neurri hauek betetzearen baldintzapean ematen da:

-Eguzki moduluak 2008ko martxoaren 11n aurkeztutako dokumentazioaren arabera jarriko dira, landare eremuak eta malda handikoak hartzea saihestuz.

-Elektrizitatea ateratzeko linea lurpekoa izanen da, Ingurumen ukipenetarako azterlanaren I. eranskinean ageri den trazadurarekin bat.

-Inguruko hesiak animalia txikiak pasatzen utzi beharko du; beraz, beheko aldean gutxienez ere 20 cm-ko tartea izanen duen sarea erabiliko da.

-Obra bukatutakoan, lurraren landare tratamendua eginen da, lurzoruaren higadura murrizteko helburuz. Tratamenduak egin beharreko jarduerarekin bateragarria izan beharko du, eta obrak ukitutako eremu guztiak berriz landareztatu beharko dira, Ingurumen ukipenetarako azterlanean zehaztutako hazi nahasketa erabiliz.

-Eguzki-parkearen barnean, moduluak jartzeko eremuaren ekialdean dagoen 4 ha-ko eremu bat landarediak berezko eboluzioa izateko utziko da.

-Ukituko dira, bakarrik, zimentazioak eta kanalizazioak egin ahal izateko ezinbestean ukitu behar diren eremuak; ahalik eta lur mugimendu gutxien egin beharko da eta ez da inguruko topografia aldatuko.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura), baldintza hauekin:

-Hesiak hiru metroko bide-zorra utzi beharko du lurzatiak inguruan dituen bide publiko guztien ondoan.

-Egin nahi den jarduerak uki ditzakeen edo horren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta bide-zorrei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak egiten hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu, kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetan.

4. Obrak hasi baino lehen, ezinbestekoa da 60.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo txikiagotuko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Lanak hasi baino lehen fidantza jarri izanaren frogagiria eduki beharko da, obrek iraun bitartean ikuskatzaileei aurkezteko.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Fontellasko Udalari, alegaziogileari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko martxoaren 14an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

1. ERANSKINA

Jendaurrean paratzeko tramitea

Gurelur elkarteak aurkeztutako alegazioak

1. alegazioa.

Alegatzaileak Ingurumen ukipenetarako azterlana (aurrerantzean IUA) ez onartzeko eskatu du. Haren iritziz, aurkeztu den agiriak ez ditu betetzen 64/2006 Foru Aginduan ezarritako baldintzak, azterlanaren atal batzuk eta proiektuari buruzko datu batzuk falta direlako edo behar bezalakoak ez direlako: hautabideak, ingurumen inbentarioa, paisaiaren gaineko eraginaren azterlana, lehengoratze neurriak, lurraren malda.

Erantzuna:

IUAk legez eskatzen diren atal guztiak ditu, eta hautatu den antolabidearen justifikazioa ere ematen du "Kokalekuaren egokitasuna" izenburuko puntuan; hor aztertzen da nola betetzen diren energia fotovoltaikoko instalazioetarako bi arau berariazkoenak: 197/2007 Ebazpena, Nafarroako Energia Planaren Ingurumen ondorioen adierazpena egiten duena, eta 64/2006 Foru Agindua. Ingurumen ukipenetarako azterlana egiteak bide eman du kokalekua egokia dela baieztatzeko, emandako xedapenak betetzen baititu.

Izan ere, parkeak betetzen ditu Energia Planaren IEAk eguzki- energia fotovoltaikoko instalazioen ingurumen eraginak murrizteko ezarritako baldintzak. Ez ditu 50 hektarea baino gehiago hartzen, lehorreko laborantza estentsiboko lurretan kokatu da, landaredi naturaleko gunerik okupatu gabe, eta ez da inolako lur erauzketarik ez berdinketarik eginen plakak instalatzeko. Kokatuko den lekuan, parkea ez da nabarmenduko inguruko erliebean. Barneko eta kanpoko linea elektrikoak lurpetik joanen dira.

Halaber, parkeak betetzen ditu 64/2006 Foru Aginduaren 3. artikuluan (Kokaleku egokiak) ezarritako irizpideak eta ingurumen eta hirigintza arloetako xedapenak. Foru agindu horrek lurzoru urbanizaezinean eguzki-energia aprobetxatzeko instalazioak ezartzeko aintzat hartuko diren ingurumen eta hirigintza arloko irizpide eta baldintzak arautzen ditu. Instalazioa ez dago babestu beharreko lurzoru urbanizaezinean (ingurumenaren eta paisaiaren aldetik balioa duten lurzoruen azpikategoriak, hirigintza planeamenduan deklaratuak, 35/2002 Foru Legearen arabera). Ez da naturgune babesturik, laborantzarako balio handiko lurzorurik edo abelbiderik ukituko, ez eta Done Jakue Bidea, aztarnategi arkeologikorik eta balio kulturaleko bestelako lurrik ere, eta eginda edo aurreikusita dauden interes orokorreko azpiegiturarik ere ez. Ez da egonen Europar Batasunaren intereseko leku batean, eta landare-estalkiak ez du lehentasuneko eta kontserbaziorako balio handiko habitatak dituen eremurik hartzen (92/43/EEE Zuzentaraua), ez eta Nafarroako Flora Mehatxatuaren Katalogoan edo babeserako beste agiri batzuetan aipatzen diren babespeko flora duen lekunerik ere. Behatzaileen puntu adierazgarririk ez dagoenez (hiriguneak eta arrazoizko distantzian jarritako kontzentrazio guneak), ingurumen ukipenen azterlanak ez du argazki simulaziorik jasotzen, nahiz eta instalazioaren ikusizko ingurunea kartografiatu den.

2. alegazioa:

Alegaziogileak eskatu du proiektua ez dadila onartu, harik eta faunanaren gaineko eraginei buruzko azterlan garrantzitsurik egin arte. Bertan aztertu beharko lirateke beren habiak egiteko, jateko eta negua igarotzeko lekuak aldaketen eta andeaketen kontra legez babestuta dituzten espezieak.

Erantzuna:

Ingurumen ukipenetarako azterlanean faunaren azterketa egokia egin da, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusian eskura dagoen informazio guztia kontuan hartuta.

3. alegazioa:

Alegazioan aipatzen da %20tik gorako malda duten azpilurzatiak daudela, eta proiektu ez dadila onartu, araudia betetzen ez duelako.

Erantzuna:

Egia da modulu fotovoltaikoak jartzeko aurreikusita zeuden eremu batzuek Ingurumen zuzendari nagusiak otsailaren 9ko 197/2007 Ebazpenaren bidez baimendutakoak baino malda handiagoa dutela. Horren bidez 2005-2010 urteetako Nafarroako Energia Planaren Ingurumen ondorioen adierazpena egin da. Planaren sustatzailea Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentua da. Horren ondorioz, eta Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak eskaturik, Singula Energías Renovables-ek kendu egin zituen eremu haietako moduluak planteamendutik eta, orduan, eguzki-parkearen potentzia, guztira, 14 Mw-tik 7,4 Mw-ra pasatu zen, 2008ko martxoaren 11n aurkeztutako dokumentazioaren arabera.

4. alegazioa:

Alegazioak azpimarratzen du gure erkidegoan eguzki-energiaren garapenari buruzko araudia urratu dela, ez baitira saihestu edozein landaredi motaren gaineko okupazioak. Hesiak ez du hiru metroko bide-zorra inguruan dituen bide publiko guztiekin.

Erantzuna:

Ingurumen zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 197/2007 Ebazpenak ezartzen duenez, ustiapen fotovoltaikoak ekoizpen txikiko laborantza lurretan eginen dira (ahal dela lehorreko lur estentsiboetan), eta ez landarediz estalitako lurretan. Ebazpen haren bidez, 2005-2010 urteetako Nafarroako Energia Planaren Ingurumen ondorioen adierazpena egin zen; planaren sustatzailea Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentua da. Moduluek hartuko duten ia eremu guztia zereal lurra bada ere, hasierako proposamenean landaredi naturaleko bi eremu agertzen dira (guztira 0,9 ha). Landaredi naturaleko eremu horiek malda handiko eremuak dira gainera. Horren ondorioz, eta Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak eskaturik, Singula Energías Renovables-ek kendu egin zituen eremu haietako moduluak planteamendutik eta, orduan, eguzki-parkearen potentzia, guztira, 14 Mw-tik 7,4 Mw-ra pasatu zen, 2008ko martxoaren 11n aurkeztutako dokumentazioaren arabera.

Mugakide diren bide publiko guztien bide-zorraren distantzia errespetatzeari dagokionez, proiektuak 3 m-ko bide-zorrak errespetatzen ditu, eta halaxe eginen da proiektua gauzatu bitartean.

5. alegazioa:

Alegazioan parkeko hesia debekatzeko eskatu da, ehizarako hesi baten parekoa delako eta horrelako itxiturak debekaturik daudelako ehiza eta arrantzari buruzko foru legerian.

Erantzuna:

Gainera, itxiturako sareak neurri ertain eta txikiko animaliak pasatzeko moduko begiak izanen ditu.

Iragarkiaren kodea: F0804391