46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

144/2008 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, baldintzapean, zirkuitu bikoitzeko aireko bi linea instalatzeko, 13'2 eta 66 kVkoak, Funesko "Bodega Romana" industrialdea energiaz hornitzeko. Industrialdeak Milagroko eta Funesko udal mugapeak ukitzen ditu. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k sustatu du.

2007ko azaroaren 28an, goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan, Funesko "Bodega Romana" industrialdea elektrizitatez hornitzeko instalazioa egiteko. Trazaduraren aldaketa txikia izan da Milagroko udal mugapean.

Proiektua Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko I. atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Foru lege horren 28. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak proposamenaren aldeko txostena egin du. Funesko eta Milagroko udalek aldeko hirigintza txostena eman dute.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta aipatutako 4/2005 Foru Legearen 28.1 artikuluan agertzen diren eskumenak erabiliz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10ean emandako 426/2007 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera nire esku baitaude,

EBATZI DUT:

1. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri Ingurumen ukipenetarako baimena ematea zirkuitu bikoitzeko aireko bi linea instalatzeko, 13'2 eta 66 kVkoak, Funesko "Bodega Romana" industrialdea energiaz hornitzeko.

2. Baimena baldintza eta neurri zuzentzaile hauek betetzearen menpe ematen da:

-Obrak egin bitartean ez da sarbide berririk eginen. Beraz, egun dauden bideak erabiliko dira batez ere.

-Linea elektrikoa altxonbideekin gurutzatzen den tokietan Nafarroako abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legean ezarritako determinazioak bete beharko dira.

-Lanak bukatutakoan ingurua ongi garbituko da. Proiektuaren eragin-eremua obrako materialen hondarrik eta lur soberakinik gabe gelditu beharko da eta sobratzen diren materialak zabortegi batera edo hondakindegi baimendu batera eramanen dira.

-Egin nahi diren jarduerek uki ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta bide-zorrei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Ingurumen ukipenetarako baimenaren ondorioetarako.

5. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Funesko eta Milagroko udalei eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko martxoaren 12an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0804263