46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

141/2008 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen eraginaren azterlana eta Andosilla II aldea ureztaketa lur bihurtzeko proiektua jendaurrean jartzen dituena. Proiektua Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak sustatu du.

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak Ingurumen eraginaren azterlana eta Andosilla II aldea ureztaketa lur bihurtzeko proiektua aurkeztu ditu, Ingurumen eraginaren ebaluazio gisa tramitatzeko, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Dekretu horrek onetsi zuen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua.

Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak agiri guztiak badaudela jakinarazi du bere txostenean.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 51.2 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3 artikuluari jarrakiz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen eraginaren azterlana eta Andosilla II aldea ureztaketa lur bihurtzeko proiektua, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak sustatutakoa, jendaurrean jartzea, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Dekretu horrek onetsi zuen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua.

Horretarako, espedientea interesdunen eskura egonen da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Andosillako Udalean, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Andosillako Udalari, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari eta Carmen Alcalde Elarreri, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko martxoaren 11n.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0804314