46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

136/2008 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Murillo El Cuendeko mugapean, Arradako Ribazoblanco alderdian, 5,8 Mw-ko eguzki-parke fotovoltaikoa ezartzeko proiektua, Rada Energías Renovablesek sustatua, jendaurrean jartzen duena.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko I) atalean dago jasota, eta horrenbestez, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Ikusirik Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 35.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 35.2 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3 artikuluan xedaturikoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Murillo El Cuendeko mugapean, Arradako Ribazoblanco alderdian, 5,8 Mw-ko eguzki-parke fotovoltaikoa ezartzeko proiektua, Rada Energías Renovablesek sustatua, jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunean, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Legearen 35.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Hartarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Murrillo El Cuendeko Udaletxean, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Murillo El Cuendeko Udalari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko martxoaren 6an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0804057