46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

134/2008 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Deikazteluko 5. poligonoko 706. lurzatian 88,8 kwp-ko eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko. Leyre Proyectos de Ingeniería, S.L.k sustatu du.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko I) atalean dago jasota, eta horrenbestez, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

2007ko abenduaren 14an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 20an emandako 460/2007 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri zen Deikaztelun 88.8 kWp-ko eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko espedientea, Desarrollos Urbanos Sostenibles Iruña, S.L.k sustatua.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Urtarrilaren 22an, Desarrollos Urbanos Sostenibles Iruña, S.L.k jakinarazi du proiektuaren sustatzaile berria Leyre Proyectos de Ingeniería, S.L dela.

2008ko otsailaren 5ean Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak adostasun txostena eman zuen. Ingurumen ukipenen azterlanean Deikazteluko Udalaren adostasun txostena jaso da.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Deikazteluko 5. poligonoko 706. lurzatian 88,8 kwp-ko eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko, Leyre Proyectos de Ingeniería, S.L.k sustatuta, baina baldintza batzuk bete beharko dira.

2. Baimena ingurumenaren gaineko honako neurri hauek betetzearen baldintzapean ematen da:

-Elektrizitatea ateratzeko linea lurpekoa izanen da, Ingurumen ukipenen azterlanean ageri den trazadurarekin bat.

-Inguruko hesia ugaztun txikiak pasatzeko modukoa izanen da; beraz, beheko aldean horretarako toki nahikoa utzi beharko da (20 zentimetro inguru).

-Obra bukatutakoan landare tratamendu egokia eginen da, lurzoruaren higadura murrizteko helburuz. Tratamenduak egin beharreko jarduerarekin bateragarria izan beharko du, eta obrak ukitutako eremu guztiak berriz landareztatu beharko dira, Ingurumen ukipenenen azterlanean zehaztutako neurriak kontuan hartuz.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura), baldintza hauekin:

-Udalak udal planaren araudiko 7.2.2.5 puntuan finken itxiturari dagokionez ezarritakoa betetzen dela begiratuko du.

-Hesiak hiru metroko bide-zorra utzi beharko du lurzatiak inguruan dituen bide publiko guztien ondoan.

-Egin nahi den jarduerak uki ditzakeen edo horren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta bide-zorrei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak egiten hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetan.

4. Obrak hasi baino lehen, ezinbestekoa da 5.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo txikiagotuko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Lanak hasi baino lehen fidantza jarri izanaren frogagiria eduki beharko da, obrek iraun bitartean ikuskatzaileei aurkezteko.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Deikazteluko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko martxoaren 6an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0804035