46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2008ko martxoaren 25eko 9:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: "Empresas Navarras de Ambulancias" (anagramaz "ENA"). Elkarte horrek Nafarroako Foru Komunitatean dihardu, eta dagokion lanbide eremuak aipatu eginkizunetan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten enpresaburuak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Juan Antonio Pacheco Azcárate (Baztan Bidasoa, S.L. Anbulantziak) eta Gerardo Azpiazu Martínez de Lecea (Gerardo y Gorka Servicios Sanitarios, S.L.)

Aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2008ko martxoaren 28an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0804861