46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko eskaera Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia sektoreko E-2 lurzatiaren erreserbarako (Iruñeko HAPOko U.I.II unitateko SO-1), osasun etxea eraikitzeko

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko martxoaren 4an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 04-mar-08 (12/UV)

"Osasun etxea eraikitzeko Buztintxurin lurzatia erreserbatzeko Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko eskaera ikusirik, erabaki da:

1. Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia sektoreko E-2 lurzatia beharrezkoa ez dela eta besterengarria dela deklaratzea (Iruñeko HAPOko U.I.II unitateko SO-1), Iruñeko Hirilurren Katastroko 7. poligonoko 2662. lurzatia.

2. Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia sektoreko E-2 lurzatiaren jabetza Nafarroako Gobernuari dohainik emateko prozedura hastea (Iruñeko HAPOko U.I.II unitateko SO-1), osasun etxea eraikitzeko.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta hemengo egunkarietan argitaratuz."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2008ko martxoaren 10ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0804224