46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

548/2008 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako 2008ko gastua egiteko baimena ematen duena.

Maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da Nafarroako Gobernuaren enplegu politikak, eragile ekonomiko eta sozialekin adostutakoak, planifikatu eta gauzatzea, ondoko zerbitzu eta programa hauek modu koordinatuan kudeatuz: enplegua, lanean hastea, bitartekotza eta enplegurako orientazioa eta prestakuntza sustatzekoak eta Nafarroako enpleguaren egoera eta horren gaineko politikak aztertzekoak. Diru-laguntza horien deialdiak 2008. urtea baino lehenago onetsi dira.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen du diru-laguntzen deialdiek berekin ekarriko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 23ko 13/2007 Foru Legearen 52. artikuluan ezarritako moduan.

Azaldutakoarekin bat, proposatutako txostena ikusita, eta maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 11.2 artikuluaren bidez ematen diren eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen diru-laguntzetarako 2008ko gastua egiteko baimena ematea. Hona diru-laguntza horiek:

-Enpleguaren eta prestakuntzaren alorretan jardunaldiak, kongresuak, bilkura zientifikoak eta sentsibilizazio ekintzak antolatzeko, sariak eta esker onak emateko eta materiala argitaratu eta zabaltzeko 2008ko diru-laguntzak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 26ko 3559/2007 Ebazpenaren bidez arautuak, 157.960 euro, Diru-laguntzen eta laguntzen Biltoki Zentraleko 838 zenbakia dutenak, "Sentsibilizazio eta sustapen ekintzak" izeneko 880002-84500-4819-241305 kontusailaren kargura.

-Unibertsitate-fundazioetarako 2008ko diru-laguntzak, enplegua sustatzeko berariazko programetarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak 2007ko abenduaren 26an emandako 3920/2007 Ebazpenaren bitartez arautuak, Diru-laguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 830 zenbakia dutenak, 150.000 euro, "Unibertsitate-fundazioetarako diru-laguntzak enplegua sustatzeko berariazko programetarako" izeneko 880002-84500-4819-241306 kontusailaren kargura.

-Goraka ari diren jarduera ekonomikoen Europako programaren barrenean Nafarroan sustatutako enplegurako laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak 2007ko abenduaren 26an emandako 3919/2007 Ebazpenaren bitartez arautuak, Diru-laguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 840 zenbakia dutenak, 800.000 euro, "Enplegu-sorgune berriak garatzea PO/3EGF Nafarroa" izeneko 880002- 84500-4819-241302 kontusailaren kargura.

2. Ebazpen honen berri ematea Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kontu-hartzailetza delegatuari.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2008ko martxoaren 14an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: F0804343