46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Diru-laguntzetarako deialdi publikoa

Deialdi publikoa, 2008. urtean zehar aisiaren eta denbora librearen esparruan prebentzio eta sustapenerako proiektuak garatzen dituzten haur eta gazteen elkarteei norgehiagokako araubiean diru-laguntzak emateko.

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2008/02/25ean emandako 6/BD ebazpenaren bidez, deialdi publikoa onetsi zuen, 2008. urtean zehar aisiaren eta denbora librearen esparruan prebentzio eta sustapenerako proiektuak garatzen dituzten haur eta gazteen elkarteei diru-laguntzak emateko, norgehiagokako araubidean.

Deialdiaren xedea: aipatutakoa.

Zenbatekoa, gehienez: 200.000,00 euro.

Oinarriak, non jaso: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 - 9).

Eskabideak aurkezteko epea 20 egunekoa izanen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina.

Iruñean, 2008ko martxoaren 11n.-Gizarte Ongizateko eta Kirol zinegotzi delegatua, Francisco Javier Lorente Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0804093