46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OLTZA ZENDEA

Ororbiako 3. poligonoko 521. lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2008ko otsailaren 28an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.-Behin betikoz onestea Ororbiako 521. lurzatiaren xehetasun azterlana, Ucar Electrodos Ibérica, S.A.k sustatua, Arturo Gallen Sánchez industria ingeniariak prestatua eta Nafarroako Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak 2007ko abenduaren 7an ikus-onetsia.

Bigarrena.-Behar den iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikulua betetzeko.

Hirugarrena.-Xehetasun azterlanaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, hamabortz eguneko epean, aipatu Foru Legearen artikulu berak horrela xedatzen baitu.

Laugarrena.-Sustatzaileari erabaki honen berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oltza Zendean, 2008ko martxoaren 12an.-Alkatea, Jose María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0804310