46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OBANOS

Industriarako lurzoruko AR-1 eremuaren konpentsazio batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2008ko otsailaren 14ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi ziren industriarako lurzoruko AR-1 eremuaren konpentsazio batzordea arautuko duten estatutuak, industriarako lurzoruko AR-1 izeneko banaketa eremua kudeatu eta urbanizatzeko sortu baita batzorde hori.

Hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztergai egonen da eta egoki juzgatzen diren alegazioak oro aurkeztu ahalko dira Obanosko Udalari zuzenduak.

Obanosen, 2008ko martxoaren 14an.-Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: L0804345