46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ENERITZ

Enerizko S1 eta UO-31 lurrak birzatitzea. Hasierako onespena

Enerizko Udalak, Alkatetzak urte honetako martxoaren 13an emandako ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Enerizko Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioetako S1 eta UO-31 jarduketa unitateko lurren birzatiketa proiektua. Xedatu da, halaber, onespen hori behin betiko bihurtuko dela, baldin eta inork ez badu agiriaren aurka alegaziorik aurkezten jendaurreko aldian.

Argitara ematen da hogei egunetarako, Lurraldearen Antolamenduari buruzko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan ezarritakoa betez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita espedientea udal idazkaritzan aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Eneritzen, 2008ko martxoaren 13an.-Alkate udalburua, Alberto Valencia Trueba.

Iragarkiaren kodea: L0804260