46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

92/2008 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2008. urtean Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko baliabideak eskaintzeko deialdia onesten duena.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariak txosten bat eman du eta bertan adierazi komeni dela argitaratzea Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza ematen duten ikastetxe publikoetan, 2008. urtean, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko baliabideak eskaintzeko deialdia.

Hezkuntzaren garapenak hezkuntza jardueraren alderdi garrantzitsu hori kontuan hartzea eskatzen du, osagarria baita curriculum proiektuko eskola-ekintzetarako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza ematen duten Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetan 2008. urtean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko baliabideak eskaintzeko ondotik doan deialdia onestea.

2. Gastuaren zenbatekoa, guztira 216.357 euro, "Eskolaz kanpoko jarduerak antolatzea ikastetxe publikoetan" izeneko 422000-42120- 2269-322D00 kontusailaren kargura ordaintzea.

3. Deialdia eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Hezkuntza Garapenaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Aurrekontu eta Kontabilitate Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2008ko martxoaren 5ean.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan 2008. urtean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko baliabideak eskaintzeko deialdia

Deialdi publiko honen helburua Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetako eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien antolaketa finantzatzea da, 2008. urtean, ordutegi malgua duten ikastetxeen eskolaz kanpoko jarduerak izan ezik, sistema horren ezarpenaren babesean finantzatuko baitira.

Hezkuntza prozesu integralean garrantzi berezia ematen zaie ikastetxeetan bultzatu eta antolatzen diren eskolaz kanpoko jarduerei eta jarduera osagarriei, curriculum proiektu berean eskola-ekintzak osatzen baitituzte.

Prozesu horren lagungarri eta bultzagarri, Hezkuntza Departamentuak jendaurrera atera du 2008. urtean Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak antolatzeko deialdia, honako arau hauei jarraikiz:

OINARRIAK

1. Deialdi honen onuradun Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza ematen duten Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoak izan daitezke, ordutegi malgua duten ikastetxeak izan ezik, haien eskolaz kanpoko jarduerak ordutegi horren ezarpenaren babesean finantzatuko baitira.

Toki Administrazioen menpe dauden ikastetxeek ikastetxe pribatuetan eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdira aurkeztu beharko dute.

Deialdi honetan parte hartzeko, nahitaezkoa da 2007an hartutako laguntzak behar bezala justifikatu izana.

2. Deialdi honetan parte hartzeko eskaera egiten duten ikastetxeek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

A) Eskabidea, behar bezala betea, I. eranskineko ereduaren arabera. Horretan Eskola Kontseiluko buruak ziurtatu beharko du jarduerak Eskola Kontseiluak onetsi dituela eta urteko programazio orokorraren barnean daudela.

B) Laguntzen xede diren jarduera guztien azalpena, II. eranskineko ereduaren arabera.

C) Deialdi honetara aurkezten diren jarduera guztien zerrenda-laburpena, III. eranskineko ereduaren arabera.

3. Eskabideak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako bestelako bideren bat erabiliz aurkezten ahalko dira.

4. Eskaerak aurkezteko epea 2008ko urtarrilaren 21ean bukatuko da.

Epez kanpo aurkezten diren eskaerak eta eranskinak behar bezala beteak ez dituztenak, edo datu faltsu nahiz ez-osoekin igortzen direnak, baztertu eginen dira.

Eskabideek 2. arauko baldintzak betetzen ez badituzte, interesdunei jakinaraziko zaie eta hamar eguneko epea emanen, jakinarazi eta biharamunetik hasita, akatsak zuzentzeko.

Eskatutako agiriak aurkezterakoan, ingurumenaren arloko praktika egokiak kontuan hartzeko gomendioa ematen da, paperaren erabilera zentzuzkoagoa izan dadin, adibidez, paper birziklatua eta klororik gabe zuritutakoa erabiltzea eta bi aldeetatik inprimatu edo fotokopiatzea.

5. Hezkuntza Departamentuak gehienez ere hiru hilabeteko epean emanen du deialdi honen gaineko ebazpena, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

6. Deialdia Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak ebatziko du, Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuak proposamena egin ondoren, prozeduraren instrukzio organoa den aldetik.

7. Hartarako eratuko den batzorde batek aurkezten diren eskaera guztiak aztertuko ditu, eta deialdiaren 8. arauan aipatzen diren banaketa irizpideak egoki betetzen diren ala ez begiratuko du. Ondoren esleipen proposamena eginen dio organo instruktoreari.

Batzorde hori ondoko hauek osatuko dute:

Batzordeburua: Hezkuntza Garapenaren Ataleko burua.

Batzordeko kideak:

Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegoko burua.

Ikastetxeen ordezkari bat, eskaera egin duten ikastetxeetako zuzendarien artean zozketa bidez aukeratu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: -Curriculum-diseinurako Bulegoko burua.

8. Eskaera egin duen ikastetxe bakoitzari eman beharreko laguntza zehazteko, Batzordeak honako hauek hartuko ditu kontuan: onartutako eskabideen kopurua, ikastetxeko ikasle kopurua, ikasleen ezaugarri geografikoak eta sozio-ekonomikoak eta aurkeztutako proiektuen kopurua, kalitatea eta interesgarritasuna.

Horretarako, ondoko banaketa irizpideei jarraikiko zaie:

A) Esleituriko zenbateko osoaren %21 onartzen diren eskaeren artean banatuko da; eskaera guztiei zenbateko bera emanen zaie.

B) Zenbateko osoaren %29 proportzionalki banatuko da, ikastetxeko ikasleen kopuruaren arabera.

C) Zenbateko osoaren %8 proportzionalki banatuko da, ikastetxe bakoitzean dauden egoera ekonomiko ahuleko familietako ikasle kopuruaren arabera. Horretarako, kontuan hartuko dira departamentu honetan dauden datuak.

D) Zenbateko osoaren %8, ikastetxeen arteko desberdintasun geografikoak konpentsatzeko.

E) Gelditzen den %34a, aurkeztutako eta onartutako jardueren arabera banatuko da, deialdi honetako 9. eta 10. arauetan ezarritakoari jarraikiz.

9. Aurkeztutako jarduerak baloratzerakoan, eskola komunitateak antolatu eta ikasleak protagonista bihurtzen dituzten jarduera guztiak hartuko dira kontuan (txango didaktikoak, antzerkia, zinea, abesbatzak, musika entzunaldiak, eskola aldizkariak, kirolak, arlo didaktikoekin zerikusia duten bestelako jarduerak, etab.), eskola orduetan nahiz eskola ordutik kanpo eginak, baldin eta hurrengo atalean bazter uzten ez badira.

Lehentasuna izanen dute honako gai hauei buruzko edukinak lantzen dituzten jarduerak: berdintasunerako eta bizikidetza baketsurako hezkuntza, ingurumen-hezkuntza, osasuna, bide hezkuntza eta kontsumo arduratsua.

10. Deialdi honetan ez dute lekurik izanen ondoko hauek:

A) Ikastetxeko urteko programazio orokorraren barrenean sartuta ez dauden eta/edo Eskola Kontseiluak onartzen ez dituen jarduerak.

B) Departamentu honen edo beste erakunde publikoren baten deialdiaren bidez laguntza jaso duten jarduerak.

C) Ikastorduak ohiz gehitzea ekartzen duten jarduerak.

D) "Ikasketa bidaiak" eta egun bat baino gehiago irauten duten jarduerak, egonaldiak edo bidaiak.

E) Material inbentariagarria erostea.

F) Atzerriko hizkuntzei lotuta dauden eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak, departamentu honek horretarako deialdi berariazkoa egiten duelako.

11. Hezkuntza Departamentuak ikastetxe eskatzaileei batzordeak proposatutako diru kopuruen berri emanen die, eta, konforme egon ezean, hamar egun balioduneko epean egoki iruditzen zaizkien alegazioak eta dokumentazioa aurkezten ahalko dute. Horrela interesdunei entzuteko tramitea beteko da.

12. Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko du deialdi honen ebazpena eta bertan adieraziko du zer ikastetxe diren laguntza hauen onuradunak, zenbana ordainduko zaien eta zer ikastetxe baztertu diren, halakorik bada, eta zergatik.

13. Ikastetxe bakoitzari ematen zaion dirua epe bakar batean ordainduko da, esleitzen duen ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren.

14. Laguntza hauek uztailaren 6an eman eta uztailaren 31ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 250/1992 Foru Dekretuari jarraituz justifikatu beharko dira. Foru dekretu horrek Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoen funtzionamenduaren ondoriozko diru-sarrera eta gastuen araubidea ezartzen du.

Hartzen diren diru-sarrerak "Kudeaketako kontuan" justifikatu beharko dira. Ziurtagiriak ikastetxean berean artxibatuko dira, salbu eta Eskola Kontseilua osatzeke daukaten ikastetxeetan eta hiru unitate baino gutxiago dauzkaten ikastetxeetan, horiek Hezkuntza Departamentura igorri beharko baitituzte ziurtagiriak, kudeaketako kontuarekin batera.

15. Hezkuntza Departamentuak eskubidea du edozein motatako argibide osagarriak eskatu eta diruz laguntzen diren jardueren ikuskapena eta kontrola egiteko.

I. ERANSKINA

Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntza eskaera. Ikastetxe publikoak. 2008. urtea laguntza eskaera. Ikastetxe publikoak. 2008. urtea

Helbidea: ........................ Herria:

Telefonoa: .................................. P.K.:

I.F.K.:

Ikasturte honetako ikasle taldeen kopurua:

Ikasturte honetako ikasleen kopurua:

Ematen diren hezkuntza mailak:

Goian aipatu datuak dituen ikastetxe honek eskatzen du 2008an ikastetxe publikoetan eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ematen dituen laguntzen deialdian parte hartzea.

Ikastetxeko Eskola Kontseiluak, eta bere izenean kontseiluburua denak, ziurtatzen du jarduera hauek kontseilukideen gehiengoaren onespena jaso dutela eta ikastetxearen urteko programazio orokorraren barrenean sarturik daudela.

...........(e)n, 2008ko..........aren ........(e)an.

Eskola Kontseiluko burua

(Sinadura eta zigilua)

II. ERANSKINA

Jarduera edo bidaien azalpen-txostena

Jarduera/bidaia:

Zein mailatarako den:

Ikasle kopurua:

Lortu nahi diren helburuak:

Noiz egin:

Joan-etorrian zenbat kilometro:

Irakasle arduradunaren izena:

Gastuen aurrekontua (kontzeptuak zehaztu):

1.- Zenbatekoa:

2.- Zenbatekoa:

3.- Zenbatekoa:

Guztira:

Oharrak:

(Oharra: bete ezazue bat jarduera edo bidaia bakoitzeko)

III. ERANSKINA

Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdian aurkeztutako jarduera eta bidaien zerrenda laburtua. Ikastetxe publikoak. 2008. urtea

1.- Zenbatekoa:

2.- Zenbatekoa:

3.- Zenbatekoa:

4.- Zenbatekoa:

5.- Zenbatekoa:

6.- Zenbatekoa:

7.- Zenbatekoa:

8.- Zenbatekoa:

9.- Zenbatekoa:

10.- Zenbatekoa:

11.- Zenbatekoa:

12.- Zenbatekoa:

13.- Zenbatekoa:

14.- Zenbatekoa:

15.- Zenbatekoa:

Guztira:

.............(e)n, 2008ko ...........aren .........(e)an.

Eskola Kontseiluko burua

(Sinadura eta zigilua)

Iragarkiaren kodea: F0804196