46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

467/2008 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Mercedes Artieda Lanas andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zangozako Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari izendatzen duena, bitarte baterako.

Ekainaren 15eko 225/1992 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aldi baterako edo jardunerako betetzen ahalko ditu Osasun Eskualde Oinarrizkoetako eta Adimen Osasuneko zuzendaritzak eta Erizaintza Unitateko burutzen lanpostu hutsak, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak proposatuta.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 45/2006 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Mercedes Artieda Lanas andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zangozako Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari izendatzea, bitarte baterako.

2. Interesatuak lanpostuaren jabetza hartu beharko du, bere izendapenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo hamar egun naturalen epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako Langileriaren Zerbitzuari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko martxoaren 17an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0804638