19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ATARRABIA

Hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, besteak beste, ondotik ematen den erabakia hartu zuen 2007ko azaroaren 28an egin bilkura arruntean:

1. Hasiera batean onestea hirigintzako hitzarmen bat, Burlatako P-6 eta Atarrabiako Landazabal poligonoetan diren lurzatien antolamendua jasotzen duen Multzoko Plana tramitatu eta kudeatzeko. Alde batetik, Burlatako Udalak; bestetik, Atarrabiako Udalak eta, azkenik, hitzarmenean azaltzen diren jabeek sinatuko dute. Delako hitzarmena behar bezala izapidetuta azaltzen da bilkuraren espedientean.

2. Hitzarmena jendaurrean egonen da, gutxienez ere 20 egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Atarrabiako Herriko Etxeko iragarki oholean eta, gutxienez ere, Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietariko batean argitaratuta, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko Foru Legearen 24. artikuluari jarraikiz.

3. Abiaraztea Multzoko Plan bat (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 67. artikuluan arautzen diren horietako bat) idazteko tramiteak. Plan honek Hirigintza Hitzarmen honetan aurreikusten den antolamendu-proposamena jasoko du. Honen tramitazioa eta kudeaketa Burlatako Udalaren esku geratuko da.

4.Erabaki hau Burlatako Udalari eta hirigintzako hitzarmena sinatzen duten gainerakoei igortzea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar dituen ondorioak izan ditzan.

5. Alkateari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta adierazten da ezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko Foru Legearen 24. artikuluari jarraikiz, delako hitzarmena jendaurrean egonen dela, hogei egunean egon ere, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ukiturik gertatzen direnek epe horretan azter dezaten Udal honetako Hirigintza Departamentuan, horretarako prestatu den espedientearekin batean, eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Atarrabian, 2008ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, Pello Gurbindo Jimenez.

Iragarkiaren kodea: L0801095