19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Birzatitzeko proiektua eta hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2008ko urtarrilaren 18an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen U.B.-1 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektuari eta Udalari hirigintzako aprobetxamenduaren %10 lagatzeko hitzarmenari buruzko espedientea, Parque Residencial Ibero, S.L.k Lizasoko (Ultzama) 2. poligonoko 3036. lurzatian sustatua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/02 Foru Legearen 167. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan eta 76 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Udal Idazkaritzan.

Larraintzarren (Ultzama), 2008ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0801057