19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Lurzatia birmugatzeko eta Planeamenduko Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea (determinazio xehakatuak). Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2008ko urtarrilaren 18ko osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen lurzatia birmugatzeko eta Ultzamako Planeamenduko Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea (determinazio xehakatuak), Zenozko (Ultzama) hiri lurzoruko lurzati eraiki bati dagokiona (5. poligonoko 63. lurzatia), Cenoz Iraizoz senideek sustaturik. Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako idazkaritzan, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 49 eta 80.-1 artikuluek 79.-3, 74, 81.-1 eta haiekin bat datozen artikuluei dagokienez ezarritako ondorioetarako.

Larraintzarren (Ultzama), 2008ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0801563