19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Aldaketa Buztintxuriko P-A poligonoaren birzatiketan eta Trelleborg-Inepsa, S.A. enpresarendako kalte-ordainaren pagamendua. Behin betiko onespena. Akats zuzenketa

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko urtarrilaren 15ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 15-ENE-08 (5/UV).

Akatsa atzeman baita Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko abenduaren 28ko 20/UV erabakian, hura zuzentzea erabaki da; izan ere 2007ko abenduko 28ko JOB 20/UV erabaki horretako 2. puntuan 203.876,83 kopurua agertzen da, eta horren ordez honako hau behar du: 203.875,33. Iragarkiaren gainerako testu osoa bere horretan gelditzen da.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.6 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 18an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0800984