19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Espedientea jendaurrean: bizilagunen ibilgailuendako aparkalekua eraiki eta erabiltzeko kontzesioa emateko jabari publikoko lurren zorupean, Manual Turrillas plazan

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduko 106.4 artikuluan eta 93/2006 Foru Dekretuko 68. artikuluan (Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko Foru Legea garatzen duen Erregelamendua) ezarritakoari jarraikiz, Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko urtarrilaren 29ko bilkura arruntean, erabaki zuen ondotik zehazten den espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean edukitzea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita: Manuel Turrillas plazan, jabari publikoko lurren zorupean, bizilagunen ibilgailuendako aparkalekua eraiki eta erabiltzeko kontzesioa emateko espedientea.

Epe horretan, astelehenetik ostiralera eta 8:30etik 14:30era, espedientea herritarren eta interesdunen eskura egonen da Iruñeko Udaleko Proiektu Estrategikoen Alorraren egoitzetan (Armada etorbidea, 2-9. solairua, Iruña), aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0801481