19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUNBERRI

U.E.-2 unitatea birzatitzeko proiektua, Irunberriko Udal Planeko Camino de Selva alderdian. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2007ko urriaren 30eko osoko bilkuran hartu erabakiaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen U.E.-2 unitatea birzatitzeko proiektua, Irunberriko Udal Planeko Camino de Selva alderdian, Estudio Orreaga, S.L.k sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, jendaurrean egonen da 20 egunetan, hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan espedientea ikusgai egonen da udal idazkaritzan, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Irunberrin, 2007ko azaroaren 5ean.-Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L0801596