19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUNBERRI

Hirigintza hitzarmenaren onespena U.E.-2 unitatean, Irunberriko Udal Planeko Camino de Selva alderdian

Irunberriko Udalak 2007ko urriaren 30ean onetsi zuen U.E.-2 unitateak garatu eta gauzatzeko hirigintza hitzarmena, Irunberriko Udal Planeko Camino de Selva alderdian, Estudio Orreaga, S.L.k sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Irunberrin, 2007ko azaroaren 5ean.-Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L0801594