19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LESAKA

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena. Goiko-Errota

2008ko ilbeltzaren 14an, Lesakako Tokiko Gobernu Batzarrak honako hau erabaki du, bertzeak bertze:

"2007ko azaroaren 20an, Esteban Aramburu Alzugaray jaunak xehetasun azterlan bat aurkeztu zuen estalpe bat eraikitzeko, Biurrana auzoko Goiko Errota izeneko etxeari atxikita (katastroko 3. poligonoko 416. lurzatia). Dokumentu hori Carlos Urrutia jaunak izenpetu du, eta, 2007ko azaroaren 16an, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak oniritzia eman dio.

Hori ikusita, Gobernu Batzarrak aho batez erabaki du:

1. Xehetasun azterlanari hasierako onespena ematea.

2. 35/2002 Foru Legearen 76. a) artikuluak xedatzen duenari jarraituz, dokumentu hori hogei egunez jendaurrean edukitzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan jarritako iragarki baten bidez."

Lesakan, 2008ko ilbeltzaren 24an.-Alkatea, Koldo Aingeru Erquicia Ochoteco.

Iragarkiaren kodea: L0801258