19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LESAKA

Exekuzio unitatearen birmugapena Alkaiagan. Hasierako onespena

2008ko ilbeltzaren 14an, Lesakako Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

"1. Hasierako onespena ematea exekuzio unitate baten birmugapenari; hain zuzen, Jesús Tapia Sansiseña jaunak Alkaiaga auzoko bere lurzati baterako (katastroko 1. poligonoko 190. lurzatia) sustatutakoari.

2. Espedientea hogei egunez jendaurrean edukitzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaraturiko ediktuen bitartez, hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkeztu ahal izateko."

Lesakan, 2008ko ilbeltzaren 24an.-Alkatea, Koldo Aingeru Erquicia Ochoteco.

Iragarkiaren kodea: L0801257