19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

167/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatzen dituena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun dokumentazioko teknikari espezialista (ODTE) lanetan aritzeko, eta lanpostuak banatzen dizkiena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 21ean emandako 167/2008 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun dokumentazioko teknikari espezialista (ODTE) lanetan aritzeko, eta lanpostuak banatu.

Milagros Pueyo Lacruz andreari, 68748 zenbakiko plantilla lanpostua, Bideko Ama Birjina ospitalera atxikia.

José Ramón Castro Duarte jaunari, 68546 zenbakiko plantilla lanpostua, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzara atxikia.

Deialdia 2006ko 17. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 8an.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 21ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0801709