19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITUREN

Kontribuzio berezia, hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza eta zoladura lanak egiteko, Iturengo herrigunean

Iturengo Udalak, 2007ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kontribuzio bereziak agindu eta ezartzeko espedientea, hain zuzen ere honako obra hauetarako: "Hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza eta zoladura lanak Iturengo (Nafarroa) Aurtitz auzoan, herriko errepidean eta Kastinea eta Lopetxenea etxeen ondoko pasabideetan. 2. fasea: herriko errepidea eta etxeen ondoko pasabideak", zehazki etxebizitzetan propano gasa ezartzeko obra zibila egiteko, betiere bide, ubide eta portuetako ingeniari Santiago Sainz de los Terreros Goñik prestatutako proiektuari jarraikiz.

Erabakia eta espedientea jendaurrean egonen dira hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, bidezko interesa dutenek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Halaber, kontribuzio berezien gaineko erabakiaren jendaurreko aldiak iraun bitartean, obrek ukitutako jabeek edo titularrek zergadunen administrazio elkarteak eratzen ahalko dituzte, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 119 eta 120. artikuluetan ezarritako baldintzekin.

Erregelamenduz agindutako epean inork ez badu erreklamaziorik egiten, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bihurtuko da.

Iturenen, 2008ko urtarrilaren 8an.-Alkatea, Miguel Angel Petrirena Azpiazu.

Iragarkiaren kodea: L0800983