19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERROIBAR

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2008ko urtarrilaren 25ean alkateak emandako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du Ibarreko Udal Planeko Mezkirizko UE 11 unitatearen xehetasun azterlana, Construserman S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, betiere bidezko bada.

Erroibarren, 2008ko urtarrilaren 25ean.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0801385