19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOBEITI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2007ko abenduaren 31ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Aitzoaingo 16. poligonoko 521. lurzatiaren xehetasun azterlana (Berriobeitin). Sustatzailea: Alfredo García Eleta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Berriobeitin, 2008ko otsailaren 5ean.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0801888