19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERA

Birzatiketa eta birzatiketa batzordearen estatutuen hasierako onespena

Berako Udalak, 2008ko urtarrilaren 10eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen SK2 eremuko UE8 exekuzio unitatearen birzatiketa proiektua, "Kaxerna 2" (SK 2) eremuko UE8 birzatiketa batzordeak sustatua, eta birzatiketa batzordea osatzeko eskritura.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Beran, 2008ko urtarrilaren 18an.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L0801071