19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAKAIKU

1. poligonoko 620. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Laura Erdocia López de Zubiria andreak aurkeztu du 1. poligonoko 620. lurzatiaren xehetasun azterlana, Manuel Valencia arkitektoak prestatua; udal arkitektoari kontsulta eginda, eta hark eginiko txostena kontuan hartuz, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 62 eta 76. artikuluetan eta haiekin bat doazenetan ezarritakoari jarraikiz, alkate udalburu naizen aldetik ditudan eskurantzak erabiliz, honako hau ebatzi dut:

Jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Iragarkia bi egunkaritan ere argitaratuko da.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Bakaikun, 2007ko abuztuaren 19an.-Alkatea, Eduardo Urrestarazu Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0801480