19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SAN FRANCISCO JAVIER ZAHAR ETXEAREN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuak. Hasierako onespena

San Francisco Javier Zahar Etxearen Mankomunitatearen batzarrak, 2007ko abenduaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mankomunitatearen 2008. urterako aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Fustiñanan, 2007ko abenduaren 20an. Mankomunitateko burua, Eduardo Arrondo Jordán.

Iragarkiaren kodea: L0800991