19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 30/2007 aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2007ko abenduaren 10eko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2007ko aurrekontu orokorreko 30/2007 aldaketaren espedientea, kreditu transferentzia baten onespenari buruzkoa, aurrekontua betearazteko oinarrietako 10.ean xedatutakoari jarraituz.

Iragarkia 2008ko 4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 9an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbat publizitate eman zitzaion Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia.

-Gastu goititua:

2. kapitulua.-Zenbatekoa: 5.400 euro.

Gastu goititua, guztira: 5.400 euro.

-Gastu beheititua.

4. kapitulua.-Zenbatekoa: 5.400 euro.

Gastu beheititua, guztira: 5.400 euro.

Argitara ematen da aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2008ko urtarrilaren 24an.-Alkate udalburua, Florencio Luqui Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0801227