19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ATETZ

Atezko goi hornidurako obren (1. fasea) proiektuko aldaketa eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena

Atezko Udalak, 2008ko urtarrilaren 22an egin bilkura berezian, honako hau erabaki zuen, bertzeak bertze:

Atezko Udalak, 2007ko azaroaren 27an egin osoko bilkura berezian, honako hauek erabaki ziren: Atezko goi horniduraren (1. fasea) proiektuko aldaketa onestea, desjabetzeko espedientea abiatzea, eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda hasiera batean onestea. Erabaki horiek jendaurrean egon ziren hamabost egunez.

Aipatu epean ez denez alegaziorik bat ere aurkeztu, ondoko hau erabaki da:

Lehendabizikoa.-Behin betiko onestea Atezko goi horniduraren (1. fasea) proiektuko aldaketa, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespenak berarekin dakar onura publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa.

Bigarrena.-Nafarroako Gobernuari eskatzea, hura baita horretarako eskumena duen organoa, ukitutako ondasun eta eskubideei buruzko presako deklarazioa eman dezan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ondorioetarako. Presako deklarazioa beharrezkoa da dagoeneko hasiak diren obrak ahalik eta atzerapen gutxienekin gauzatu eta burutu daitezen.

Hirugarrena.-Behar den kreditu kopurua atxikitzea, ordaindu ahal izateko ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua eta gainerako obligazioak, desjabetze prozeduraren ondorio direnak.

Laugarrena.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkari batean argitaratzea, Udalaren iragarki oholean paratzea eta ukitutakoei jakinaraztea, hala behar bada.

Atetzen, 2008ko urtarrilaren 25ean. Alkatea, Carmen Ciganda Ibarrola.

ATEZKO GOI HORNIDURA, 1. FASEA)

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

AROZTEGI

AR. 145 Fidel Francisco Urriza Tolosa jauna50,37 78,56 755,55 0 0 5 145 Fruitu arbolak

Iruñalde kalea, 2 - 31195 Berriozar (Nafarroa)

AR-144 Maite Armendáriz Ansa ansa 51,38 77,07 770,70 0 0 5 144 Belardia.

Miguel Angel Zudaire Morrás jauna

Lakuntzea kalea, 8 - 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

LABASO

LA-08 Lidia Anoz Navaz andrea425,65 638,48 6.384,75 1 1 4 8 Belardia

Rodezno Kondearen plaza, 13 - 31004 Iruña

LA-09 Lidia Anoz Navaz andrea155,61 233,42 2.334,15 1 1 4 9 Hariztia

ERITZE

ER-78 Manuel Irigoyen Prieto jauna184,31 276,47 2.764,65 1 1 3 78 Belardia

Kale Nagusia, 1 - 31791 Sunbilla (Nafarroa)

ER-83 Manuel Irigoyen Prieto jauna209,36 314,04 3.140,40 3 3 3 83 Lehorreko lurra.

ER-89 María Jesús Irigoyen Prieto jauna97,89 246,84 1.468,35 1 1 3 89 Belardia

Navas de Tolosa kalea, 29 - 31002 Iruña

ER-94 Eritzeko Kontzejuko herrilurra325,00 487,50 4.875,00 0 0 3 94 Zuhaitz-larreak

EGILLOR

EI-18 Ignacio Oyarzun Olasagarre jauna158,00 237,00 2.370,00 1 1 7 18 Hariztia

Zigandako errepidea, 6 - 31867 Egillor (Atetz) (Nafarroa)

EI-20 Ignacio Oyarzun Olasagarre jauna 317,00 475,50 4.755,00 0 0 7 20 Hariztia

EI-24 María Angeles Oyarzun Goñi andrea245,00 367,50 3.675,00 0 0 7 24 Belardia

Zigandako errepidea, 2 - 31867 Egillor (Atetz) (Nafarroa)

EI-23 María Angeles Oyarzun Goñi andrea40,00 60,00 600,00 0 0 7 23 Belardia

EI-25 María Angeles Oyarzun Goñi andrea23,00 34,50 345,00 1 4 7 25 Larreak

Iragarkiaren kodea: L0801319