19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BADOSTAIN

Herri larreen aprobetxamendua enkantean

Badostaingo Kontzejuak, 2007ko azaroaren 14ko bilkuran, herri larreen aprobetxamendua jendaurreko enkantean jartzea erabaki zuen.

Erabaki hori betetzearren, aditzera ematen da lehen enkantea ahozko posturen bidez eginen dela iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamaseigarren egun naturaleko arratsaldeko bostetan.

Hiru mila bederatziehun (3.900) eurokoa da enkantearen hasierako postura.

Gora jotzekoa, ehun (100) eurokoa.

Azken esleipen-hartzaileak behin betiko fidantza, bederatziehun (900) eurokoa, jarri beharko du hilabeteko epean.

Egun berean eginen dira bigarren eta hirugarren enkanteak, arratsaldeko bostak eta erdietan eta seietan, hasierako postura baino %10 eta %20 merkeago, hurrenez hurren.

Enkantean parte hartu nahi duenak ehun eta berrogeita hamar (150) euroko behin-behineko bermea aurreratu beharko du.

Interesdunek baldintza agiria eta gainerako dokumentazioa aztergai dituzte Eguesibarko Udaleko Idazkaritzan, bulego orduetan.

Badostainen (Eguesibar), 2008ko urtarrilaren 31n.-Kontzejuko burua, Xabier Ziritza Erbiti.

Iragarkiaren kodea: L0801500