19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Plantilla organikoa. Hasierako onespena

Batasuneko Batzarrak, 2008ko urtarrilaren 31n, hasiera batez onetsi zuen 2008ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ziraukin, 2008ko otsailaren 4an.-Batasuneko burua, Sergio San Juan Laita.

Iragarkiaren kodea: L0801818