19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

VILLAFRANCA

Aldaketa plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Villafrancako Udalak, 2007ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Villafrancako Udaleko plantilla organikoan.

Iragarkia Udaleko oholean eta 2008ko 3. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 7an, eta horren ondotik inork ez du alegazio bakarrik ere aurkeztu. Beraz, aldaketa behin betikoz onetsirik gelditu da, ondoko edukiarekin:

LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

a) Albiente izateko lanpostua sortzea, lehiaketa edo oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, C mailakoa, lanaldi osokoa eta funtzionario moduan.

b) Udaleko etxezain eta zerbitzu anitzetako langile izateko lanpostua sortzea, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, D mailakoa, lanaldi osokoa eta lan-kontratudun moduan.

c) Lorezaintza, garbiketa eta zerbitzu anitzetako burua izateko lanpostua sortzea, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, C mailakoa, lanaldi osokoa eta lan-kontratudun moduan.

Argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 20. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Villafrancan, 2008ko urtarrilaren 18an.-Alkatea, M. Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L0800953