19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Deialdia, ekonomialari lanpostuak, hautaproben bitartez eta aldi baterako kontratazio bidez, betetzeko zerrenda osatzeko, Iruñeko Udalean sortzen beharrei erantzutearren

Iruñeko Udalaren Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak deialdia onetsi zuen 2008ko urtarrilaren 16an; hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

1.-Deialdia egiten da hautaproben bidez ekonomialari lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda osatzeko, Iruñeko Udalean sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutearren.

Aldi baterako kontratatu beharreko izangaien zerrenda hau erabiliko da baldin eta ez badago langile finkoen beste zerrendarik, jadanik prestatua edo geroan noizbait osatzen dena, hala xedatzen baita apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan.

Nolanahi dela ere, kontuan hartuko da, zerrendako aldi baterako langileen kontratazioa egin aurretik, ekonomialari lanpostuetan lan-kontratudun finko edo funtzionario izateko egin den edo egitekoa den azken deialdi publikoan hauta-probak gainditu eta lanposturik gabe gelditu den norbait ba ote dagoen; izan ere, egindako azken deialdi publikoa gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek lehentasuna izanen dute aldi baterako lanpostuak betetzeko.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Nazionalitatez espainiarra eta adinez nagusi izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adinik ez izatea.

b) Ekonomiako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

c) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Baldintza horiek guztiak aldi baterako kontratatzeko hautatu eta deitzen diren lehiakideek frogatu beharko dituzte, agiri bidez, kontratua izenpetu aurretik horretarako ezartzen zaien unean.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautapen prozedurak diraueino eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren baliabideen bidez.

Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera, zeina eskuratzen ahalko baita Iruñeko Udaleko Laguntza Bulegoan, Merkatuko kalean, edo Internet bidezko www.pamplona.es gunean, edo, bertzenaz, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek nortasun agiri nazionalaren fotokopia eta eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute.

3.2. Elbarritasuna duten izangaiek, eskabidearekin batera, elbarriak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

4.-Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.-Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Lehendakaritzako Alorrak izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda emanen du aditzera Iruñeko Udalaren iragarki oholean (Udaletxearen atzeko aldean).

Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

6.-Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta haiek ebatzi ondoan, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariaren ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean jarriko da jendaurrean, deialdi honetako zortzigarren oinarrian aipatzen diren hautaprobak egiteko eguna eta tokia adierazita.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Kontrataziorako dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertuta, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

7.-Epaimahaia.

7.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Iñigo Huarte Huarte jauna, Toki Ogasuneko Alorreko zuzendaria.

Mahaikidea: Francisco Javier Bernabeu Llovet jauna, diruzaina.

Mahaikidea: María Angeles Arrula Ruiz andrea, ekonomialaria.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, orotariko batzorde paritarioetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Nuria Larráyoz Ilundain andrea, Toki Ogasuneko Alorreko zuzendari teknikoa.

7.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Lehendakaritzako Alorrari hala jakinarazi, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen direnean.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, lehiakide onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

7.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8.-Hautaproben bilakaera eta balorazioa.

8.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzen duen ebazpenean finkatuko dira probak egiteko tokia, eguna eta ordua.

8.2. Proba teoriko edo/eta praktiko baten edo batzuen bidez eginen da hautaketa, deialdiko II. eranskinean bildutako gai-zerrendarekin lotutakoak betiere.

Proba egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aurretik.

8.3. Ariketaren balorazioa 50 puntukoa izanen da gehienez ere, eta gehieneko puntuazioaren erdia, hau da, 25 puntu gutxienez, lortzen ez duten izangaiak kanpoan geldituko dira.

8.4. Probarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela azalduko dira. Agertzen ez diren izangaiak baztertuko dira.

8.5. Hautaprobak egiteko orduan, halaxe eskatzen duten elbarriek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

9.-Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

9.1. Proben kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako azken puntuazioaren hurrenkeran, eta Lehendakaritzako Alorreko zuzendariari helaraziko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, onets dezan.

Puntu berdinketa izanez gero, izangai zaharrenak izanen du lehentasuna.

9.2. Gainditu duten izangaiei Iruñeko Udalean gertatzen diren premien ariora eginen zaie dei, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.

9.3. Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

9.4. Kontratatuak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.

10.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 16an.-Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

I. ERANSKINA

Izena: .................... adinez nagusi. NAN/nortasun agiria: ........ Jaioteguna (urtea/hila/eguna): ............ Jaioterria (udalerria, probintzia): ............. Nazionalitatea: ................ Egungo helbidea (kalea, zenbakia, eskailera, solairua): ............ Posta kodea/herria: .......... Telefonoa: ............ Sakelako telefonoa: ..................

AZALTZEN DUT:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulua badudala.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

f Minusbaliatua naizela frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

ESKATZEN DUT:

Iruñeko Udalaren zerbitzuan aldi baterako kontratuaren bidez aritzeko ekonomilarien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko deialdian (.....eko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ...... egunean argitaratua) onartua izatea.

Datuen babesa. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan azaltzen diren datu pertsonalak Udalak hautapen prozeduran dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatuko kalea, 7-9; 31001 Iruña).

Iruñean, 200 ....(e)ko ...................aren ..........(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

1. gaia.-Tributuen antolamenduaren printzipio orokorrak. Tributuak: kontzeptua, izaera eta motak. Zergapeko egintza. Subjektu pasiboa. Helbide fiskala. Tributu arloko arau-hauste eta zehapenak. Zerga-oinarria. Kontzeptua eta zehaztapen araubideak. Likidazio oinarria. Karga-tasa. Tributu zorra. Tributu zorraren ordainketa. Preskripzioa. Tributu zorra iraungitzeko bertze modu batzuk. Tributu kredituaren bermeak.

2. gaia.-Nafarroako toki ogasunen baliabideak (I). Tributuz bertzeko dirusarrerak: berezko dirusarrerak edo zuzenbide pribatukoak. Herrilurretako aprobetxamenduak. Prezio publikoak. Urbanizazio kuotak. Isunak. Bertzelako prestazioak.

3. gaia.-Nafarroako toki ogasunen baliabideak (II). Tributu bidezko dirusarrerak: kontzeptua eta motak. Zergak: kontzeptua eta motak. Tasak: kontzeptua eta motak, prezio publikoen aldean dituzten ezberdintasunak. Kontribuzio bereziak.

4. gaia.-Nafarroako Toki Ogasunen zergak (I). Lurraldearen gaineko kontribuzioa. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Lurren balio igoeraren gaineko zerga.

5. gaia.-Nafarroako Toki Ogasunen zergak (II). Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: luxuzko gastuen gaineko zerga. Etxebizitza hutsen gaineko zerga.

6. gaia.-Administrazio egintza: kontzeptua, elementuak, motak eta beharkizunak. Administrazio ebazpen eta egintzen jakinarazpena. Administrazio egintzaren deuseztasuna eta deusezgarritasuna. Isiltasun administratiboa.

7. gaia.-Finantza eragiketa bakunak eta konposatuak; kapitalizazioa eta deskontua. Maileguak. Amortizazio sistemak:errenboltsu bakarra, amortizazio kuota iraunkorra, urteko sari iraunkorra, aritmetikoki eta geometrikoki handituz doazen urteko sariak.

Iragarkiaren kodea: L0801097