19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LEITZA

Alkatetzaren eskuordetza

Leitzako Udaleko alkate udalburuak, 2008ko ilbeltzaren 24an, ondoren hitzez hitz heldu den ebazpena eman du:

"Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 52. artikuluari jarraituz, erabaki dut:

1. Alkate naizen aldetik ditudan eskurantzak Jon Arangoa Abadia lehen alkateordeari eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin aurtengo otsailaren 8tik 17ra, biak barne, udalerritik kanpo nagoen bitartean.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan."

Leitzan, 2008ko ilbeltzaren 24an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0801205