19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SAN FRANCISCO JAVIER ZAHAR ETXEAREN MANKOMUNITATEA

Tasa eta tarifetako aldaketen hasierako onespena, 2008ko ekitaldirako

San Francisco Javier Zahar Etxearen Mankomunitatearen batzarrak, 2007ko abenduaren 19ko bilkuran, tasa eta tarifetako aldaketa onetsi zuen hasiera batez 2008ko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Fustiñanan, 2007ko abenduaren 20an.-Mankomunitateko burua, Eduardo Arrondo Jordán.

Iragarkiaren kodea: L0800990