19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ETXARRI ARANATZ

2008ko ekitaldiko zerga-tasak

Etxarri Aranazko Udalak, 2008ko urtarrilaren 11n egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki du 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten zerga-tasak onestea. Hona hemen:

-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,2213.

-Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,80.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, ondoko portzentajea aplikatuko da:

-5 urte arte: %2,2.

-5 urtetik 10 urtera arte: %2,1.

-10 urtetik 15 urtera arte: % 2,0.

-15 urtetik 20 urtera arte: %2,0.

Erabaki horren kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Etxarri Aranatzen, 2008ko urtarrilaren 22an.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L0801256