19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LIZARRA

Ordenantza fiskaletako eta prezio publikoen arauetako aldaketa 2008ko ekitaldirako. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak 2007ko azaroaren 12an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zen ordenantza fiskaletako eta prezio publikoen arauetako aldaketa 2008ko ekitaldirako; gainera, espedientea jendaurrean jarri zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia 2007ko 143. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 16an argitaratuta eta entitatearen iragarki oholean ediktuak jarrita.

Kontuan hartuta, propio ezarritako jendaurreko epean, Almudí kultur elkartearen ikastaroetan inskribatu eta matrikulatzeko prezio publikoaren arauari buruzko alegazioak baino ez direla aurkeztu -Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaeran xedatutakoari jarraituz-, eta aipatu iragarkian espres adierazitakoaren arabera, gainerako ordenantza fiskalen eta prezio publikoen arauen 2008ko ekitaldiko aldaketen hasierako onespena behin betikoa bilakatu dela eta, aipatu agindua betetzearren, egindako aldaketen testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eranskin gisa, argitaratuko dela. Entitate honetako Osoko Bilkurari igorriko zaio aipatu arauaren gainean aurkeztu alegazioei dagokien espedientea, haiek ebazteko eta behin betiko onespenari dagokion erabakia hartzeko.

Argitaratzen da, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak emandako eskumena erabiliz, eta jakinarazten ordenantza fiskaletako eta prezio publikoen arauetako aldaketak, eranskin gisa zehaztuak, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean sartuko direla indarrean. Ohartarazten da ordenantza hauen aurka -xedapen administratiboak direnez- ezin dela errekurtsorik jarri administrazio bidean Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz; hortaz, behin betiko onespen honen aurka jotzeko, bide hauetako bat erabil daiteke:

a) Bi hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari zuzenean aurkeztuta, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz.

b) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

ERANSKINA

1. ORDENANTZA

Luxuzko gastuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza

Karga-tasa %6 handitu da, eta honela gelditu:

Luxuzko gastuen gaineko zerga arautzen duen ordenantzari buruzko eranskina: bingo jokoa

Karga-tasa: %4,24ko tasa ezarri da.

4. ORDENANTZA

Agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza

II. epigrafea aldatu da, ondotik adierazi bezala gelditzeko, eta %6 handitu dira VII, VIII, IX eta X. epigrafeak, honela gelditzeko:

Tarifen eranskina

II. epigrafea.-Ziurtagiriak.

-Ziurtagiriak, diligentziak, ediktuak etab. egiteagatik: 1,50.

-Artxiboko ziurtagiriak egiteagatik: 4,00.

-Katastroko orriak emateagatik: 1,50.

-Lurzatiaren zedula bakoitza: 0,60.

-Ordainagiriaren kopia bakoitza: 1,00.

Egiaztagiriarekin batera planoa edo/eta fotokopia -eginbidetua edo ez- badoa, I, III eta IV. epigrafeetatik dagokion tasa ere eskatuko da.

VII. epigrafea.-Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak egitea.

-Babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzeko behar diren txostenengatik: 39,67.

VIII. epigrafea.-Udaltzaingoaren txostenak.

-Udaltzaingoak egindako txostenak: 33,94.

IX. epigrafea.-Arma-txartelen tramitazioa.

-Txartel bakoitza: 11,78.

X. epigrafea.-Eskola garraiorako baimena.

-Baimen bakoitza: 11,78.

5. ORDENANTZA

Autotaxien, bidaiarien garraio publikoko hiri zerbitzuen eta alokatzen diren gainerako ibilgailuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

Tarifak aldatu dira, %6 igotzeko. Hona zein diren:

Tarifen eranskina

I.-Autotaxirako lizentzia: 1.797,73.

II.-Lizentzia eskualdatzea: 1.797,73.

III.-Ibilgailuak zerbitzuan jarri aurreko azterketak, urteko azterketa ohikoak eta aparteko azterketak: 50,85.

IV.-Lizentzia edo baimena, bidaiarien garraio publikoko hiri zerbitzuak egiteko, 9 plaza baino gehiagoko ibilgailuetan: 23,99.

6. ORDENANTZA

Lizentziak eman eta hirigintzako beste jarduketetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

VIII. epigrafeko tarifak aldatu dira eta ondoko testua erantsi da:

Hirigintzako lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzari dagozkion tarifen eranskina

VIII. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

I. epigrafea.-Plan partzial edo berezien tramitazioa: 571,49.

II. epigrafea.-Plan partzial edo berezietako aldaketen tramitazioa eta xehetasun azterlanak: 571,49.

III. epigrafea.-Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuen tramitazioa: 571,49.

IV. epigrafea.

A1.-Banantzea edo elkartzea: 52,21.

A2.-Birzatiketa: 571,49.

B.-Birzatiketen aldaketa: 571,49.

C.-Hirigintzako aprobetxamenduen eskualdaketak: 1.660,49.

V. epigrafea.-Urbanizazio proiektua: 1.199,18.

VI. epigrafea.-Obra lizentzia: 30,00.

VII. epigrafea.-Eraikitzeko lizentzia: 30,00.

7. ORDENANTZA

Ingurumena babeste aldera kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako eta jarduera kaltegabeetarako baimenak emateagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

%6 handitu dira tarifak, eta epigrafeak ondotik adierazi bezala aldatu:

Tarifen eranskina

I. epigrafea.-Jarduerarako lizentzia eta haren berrikuspena.

-Emandako lizentzia bakoitza: 196,62.

II. epigrafea.-Irekitzeko lizentzia eta haren aldaketa.

-Jarduera sailkatuak irekitzeko lizentzia bakoitza: 499,74.

-Jarduera kaltegabeak irekitzeko lizentzia bakoitza: 157,41.

III. epigrafea.-Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, egiaztatu beharreko munta handiko lanak egin ondoan, edo jarduera handitu, birkalifikatu, eskualdatu edo haren titularra aldatzeko baimena.

-Lokalean jarduera sailkatuak egiten badira: 349,44.

-Lokalean jarduera kaltegabeak egiten badira: 78,72.

IV. epigrafea.-Jarduerarako lizentzia berriz definitzea.

-Lizentzia berriz definitzen den aldiro: 499,74.

V. epigrafea.-Biltoki edo txabisketako erabiltzeko egokitzen diren lokaletarako txosten eta lizentziak.

-Biltokien gaineko txosten eta lizentziak: 75,43.

-Txabiskeen gaineko txosten eta lizentziak: 18,80.

8. ORDENANTZA

Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituen ordenantza

Tarifak %6 handitu dira, eta honela gelditu:

Tarifak

I. epigrafea.-Jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera egindako ikuskapenak, eta Udal Ondarean sortutako kalteengatik egindakoak: ikustaldi bakoitza: 138,86.

II. epigrafea.-Eraikinen segurtasun baldintzak aztertzea hondamen espedientea dagoenean ikuskatzea.

-Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana: 60,09.

-Lan gehiago behar bada, ordu bakoitzeko: 49,49.

9. ORDENANTZA

Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta altxatokian edukitzeko zerbitzua emateko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza

Tarifak %6 handitu dira, eta zenbaki oso hurbileneraino eraman, eskudirutan errazago kobratzeko.

Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta altxatokian edukitzeko zerbitzua emateagatik eta eremu publikoan ibilgetzeagatik ordaindu beharreko tarifen eranskina

1. epigrafea.-Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondotik, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada:

-Ibilgailu motak:

.Ziklomotoreak eta motozikletak: 4,95.

.Gehienez ere 3.500 kg-ko pisua duen ibilgailua: 25,15.

.3.500 kg-tik gorako pisua duen ibilgailua: 49,30.

2. epigrafea.-Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-hauslea Udalaren altxatokira eramanda:

-Ibilgailu motak:

.Ziklomotoreak eta motozikletak: 9,85.

.Gehienez ere 3.500 kg-ko pisua duen ibilgailua: 49,30.

.3.500 kg-tik gorako pisua duen ibilgailua: 74,20.

3. epigrafea.-Eremu publikoan ibilgailua ibilgetzea; ibilgeturiko ibilgailu bakoitza:

-Ibilgailu motak:

.Ziklomotoreak eta motozikletak: 4,95.

.Gehienez ere 3.500 kg-ko pisua duen ibilgailua: 25,15.

.3.500 kg-tik gorako pisua duen ibilgailua: 49,30.

4. epigrafea.-Ibilgailua altxatokira eraman eta inork erretiratu gabe 24 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo egun-zati bakoitzeko, honako hau izanen da:

-Ibilgailu motak:

.Ziklomotoreak eta motozikletak: 1,05.

.Gehienez ere 3.500 kg-ko pisua duen ibilgailua: 2,45.

.3.500 kg-tik gorako pisua duen ibilgailua: 3,70.

5. epigrafea.-Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin kendu bada eta zerbitzua egiteko beste batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %15, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

11. ORDENANTZA

Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

Tarifak handitu dira eta honako hauek izanen dira:

Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren eranskina

I. epigrafea.-Ehorzketak, berrehorzketak eta lurperatze eskubideak.

A.-Panteoi eta kaperak: 100.

B.-Horma hilobia eta kolunbarioa: 50.

C.-Banakako hobia: 100.

II. epigrafea.-Hobitik ateratzea.

A.-Panteoi eta kaperak: 100.

B.-Horma hilobia eta kolunbarioa: 50.

C.-Banakako hobia: 100.

12. ORDENANTZA

Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituena

Tarifa %6 handitu eta honela gelditu da:

Tarifen eranskina

I. epigrafea.-Tarifak.

Ezkontza bakoitza: 127,20.

13. ORDENANTZA

Lizarrako Udalaren herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza

Urteko kanona %6 handitu da eta 22. artikulua honela gelditu da:

22. artikulua. Kontuan hartuz azienda-karga, larreen aberastasuna eta ixtegirik dagoen ala ez, Lizarrako Udalak urteko kanona 3,23 eurotan finkatu du hektarea bakoitzeko.

14. ORDENANTZA

Espaloietan eta zirkulazio murriztuko aldean barna ibilgailuak sartzeko tasak eta aparkatzeko lekua nahiz edozein motatako salgaien zamalanak egiteko bidea gordetzekoak arautzen dituena

%6 handitu da 6. artikuluan eta finantza kostua aldatu, baita poligono fiskalen balioak ere. Hona nola gelditu den:

6. artikulua. Nolanahi dela ere, familia bakarreko etxebizitzetako garajeetan, etxebizitzei erantsitako lokaletan eta/edo ibilgailu bakarra har dezaketen lokaletan, ibilgailuendako sarrera bakoitzagatik, gehieneko kuota 67,99 euro izanen da.

Tarifen eranskina, ibilgailuak espaloietan barna sartzearen eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzearen gaineko ordenantzako tasei dagokiena

Hona aplikatu beharreko adierazpen matematikoa:

CU = Ml * Mep * Vpf * %Cf +Nv * 3 euro, non:

CU = ordaindu beharreko kuota.

Ml = atearen metro linealak.

Mep = eremu publikoko metroak.

Vpf = eremuko balioa.

%Cf = finantza kostua.

Nv = ibilgailu kopurua garaje bakoitzeko.

I. epigrafea.-Ibilgailuen pasabidea.

Espaloietan barnako pasabideei dagokienez, kuotaren formula aplikatuko da, egunaren 24 orduen arabera, eta tarifak honako hauek izanen dira:

-Eremu publikoko metroak: 4,5 metro izanen dira.

-Eremuko balioa:

1. eremua: 608,02.

2. eremua: 447,75.

3. eremua: 298,50.

.Finantza kostua: %5 izanen da.

-Ibilgailuentzako familia bakarreko etxebizitzetako garajeen, etxebizitzei erantsitako lokalen eta/edo ibilgailu bakarra har dezaketen lokalen sarrera bakoitzagatik: 67,99 euro.

III. epigrafea.-Zirkulazio murriztuko eremuak.

-Txartelaren kuota: 14,30.

15. ORDENANTZA

Bide publikoko eta herrilurretako lurzoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezietako tasak arautzen dituena

Oro har, tarifak %6 handitu dira eta finantza kostua aldatu da, baita poligonoak ere, terraza eta hesiak kalkulatzeko.

Tarifen eranskina, eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasei dagokiena

I. epigrafea.-Zoruaren aprobetxamendu bereziak.

I.1.-Mahai, aulki eta mahaitxoak: ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

Kuota = terrazaren okupazioa m² * eremuko balioa * Finantza kostua.

-Terrazaren okupazioa m²-ko: eremu publikoan zenbat metro koadro hartzen diren.

-Eremuko balioa: balioak ondokoak izanen dira:

1. eremua: 379,80.

2. eremua: 268,60.

3. eremua: 153,00.

-Finantza kostua: %5 aplikatuko da.

I.2.-Azoka txikiak, metro linealeko urtean:

-Foruen plaza: 190,00.

-Santiago plaza: 177,74.

I.3.-Azoka txikiak:

Herriko bestetan saltokiak paratzeko enkanterako hasierako prezioaren tarifa 0,35 euro izanen da metro koadro bakoitzeko.

Halaber, enkantea ez den beste prozedura batez saltoki finkoak paratzea baimentzen bada, ondoko tasa sortuko dute saltokiaren salmentarako guneak okupatzen duen metro lineal bakoitzeko.

-San Andrés: 102,99.

-Koronazio plaza: 102,99.

-Nafarroa Beherea (arkupeetatik kanpora): 102,99.

-Nafarroa Beherea (arkupeetan): 75,24.

-Foruen plaza (lehenbiziko 4 postuak, Esparza farmaziaren ondoan): 102,99.

-Foruen plaza (gainerakoan): 75,24.

Herriko bestetarako, Udalaren organo eskudunak hiri honetako kalez kaleko salmenta baimentzen badu, jarduera horrek 97,44 euroko tasa sortuko du, hartan aritzen den lagun bakoitzeko eta besta egun guztietarako.

Bestetan txosna jartzeko eskaera egiten dutenek, 10,99 euroko kuota ordaindu beharko dute metro koadro bakoitzeko, eta aipatu txosnak Alkatetzaren erabakietara makurtuko dira, azalerari eta txosna kopuruari dagokienez; betiere, dagoen lekuaren arabera.

I.4.-Bestelako erabilera edo aprobetxamenduak, jarduera ekonomikoetarako:

-Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,85.

I.5.-San Andresko feriak eta beste:

San Andresko ferietan eremu publikoa okupatzen bada ferietako tramankuluekin, 7,55 euroko tasa sortuko da metro koadro bakoitzeko, eta salmenta postuekin okupatzen bada, berriz, 7,55 euroko tasa, metro lineal bakoitzeko.

Eremu publikoa kontzeptu berdinengatik urteko gainerako egunetan okupatzeagatik, tasa bera aplikatuko da, ordenantza honetan espresuki bestelakorik esaten ez bada.

I.6.-Auzoetako bestak:

Auzoetako bestetan eremu publikoa okupatzen bada, 45,38 euroko tasa sortuko da atrakzio bakoitzeko.

I.7.-Haurrentzako atrakzioak, establezimenduetatik kanpo:

Establezimenduetatik kanpora eremu publikoa haurrentzako atrakzioekin okupatzeak 37,47 euroko tasa sortuko du urtean.

I.8.-Loreen salmenta Santu Guztien egunean:

Santu Guztien egunean loreen saltokiekin eremu publikoak okupatzeak 3,50 euroko tasa sortuko du egunean metro lineal bakoitzeko.

I.9.-Zirkuak eta antzekoak:

Zirkuek eta antzekoek 66,24 euroko tasa ordainduko dute.

I.10.-Kioskoak, eguneko salmentarako:

-Denboraldi baterako jartzen direnek 18,99 euroko tasa ordainduko dute hilabetean.

-Denboraldi baterako jartzen direnek 12,89 euroko tasa ordainduko dute hilabetean.

I.11.-Hauteskundeen propagandako kartel eta banderatxoak:

Eremu publikoan dauden zutoin nahiz kaleargietan kartelak edo banderatxoak jartzen badira, hauteskundeetarako izan edo propagandarakoak, 27,23 euroko kuota ordainduko da bakoitzeko.

I.12.-Hesiak:

Kuota kalkulatzeko, ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

Kuota = eremuko balioa * okupazioa m² * Finantza kostua * egunak.

-Eremuko balioa: balioak ondokoak izanen dira:

1. eremua: 608,02.

2. eremua: 447,75.

3. eremua: 298,50.

-m² okupatuak: hesiek eremu publikoan okupatutako metro koadroak.

-Finantza kostua: %5 aplikatuko da.

-Egunak: eremu publikoa zenbat egunez okupatzen den.

-Hesiak kudeatzeko kostua: 32,86 euro.

I.13.-Edukiontziak:

-Edukiontzi eta egun bakoitzeko: 2 euro.

-Kostu administratiboa: 20 euro.

I.14.-Banku jarduerak eta beste batzuk: banku jardueretarako erabilera, eremu publikora ematen duen fatxadan ezarritako kutxa bakoitzeko, urtean:

1. eremua: 156,88 euro.

2. eremua: 127,20 euro.

3. eremua: 84,80 euro.

I.15.-Produktu edo salgaiak, establezimendutik kanpo, m² bakoitzeko urtean:

Kuota kalkulatzeko ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

Kuota = eremuko balioa * okupazioa m² * finantza kostua.

-Eremuko balioa: balioak ondokoak izanen dira:

1. eremua: 379,80.

2. eremua: 268,60.

3. eremua: 153,00.

-m² okupatuak: produktu edo salgaiek eremu publikoan okupatutako metro koadroak.

-Finantza kostua: %5 aplikatuko da.

II. epigrafea.-Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

II.1.-Ezarritako tanga bakoitzeko:

Kuota kalkulatzeko ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

Kuota = eremuko balioa * orubean okupatutako metroak* finantza kostua.

-Eremuko balioa: balioak ondokoak izanen dira:

1. eremua: 608,02.

2. eremua: 447,75.

3. eremua: 298,50.

-Orubean okupatutako metroak: tangek eremu publikoan okupatutako metro koadroak.

-Finantza kostua: %5 aplikatuko da.

II.2.-Kableak sartzeagatik.

Argindar eta telefono konpainiek beren kableriak sar ditzakete Udalak bere udal mugapearen barrenean dituen hodiak erabiliz, baina 78,98 euroko tasa ordaindu beharko dute, etxebizitzaren harguneko hodi bakoitzeko.

17. ORDENANTZA

Udal hilerriko kontzesioen tasak arautzen dituena

Tarifak aldatu eta honela gelditu dira:

Tarifen eranskina, Udalaren hilerriko kontzesioen tasei dagokiena

1. epigrafea.-Panteoi, hilobi, horma hilobi eta kolunbarioak.

A.-Panteoietan:

-Panteoietarako lurzatien kontzesioa, 50 urterako: 1.220.

B.-Banakako hobia:

-10 urteko kontzesioa: 100.

-5 urteko luzapena: 90.

C.-Horma hilobiak. 10 urteko kontzesioa: 220.

D.-Kolunbarioak. 10 urteko kontzesioa: 100.

18. ORDENANTZA

Hiriko zenbait eremu publikotan ibilgailuen aparkamenduaren mugapena eta antolamendua kontrolatzeko zerbitzu publikoa eta haren tasa arautzen dituena

6. artikulua aldatu da eta honela gelditu:

-Zenbatekoak eta tarifak.

6. artikulua. Honako hau da ordenantza honetan araututako tasa:

-Alde urdinak edo sar-atera handikoak:

.Gutxieneko zenbatekoa, 25 minutu: 0,35.

.Aparkatzeagatik, lehen orduan: 0,85.

.Bi orduz aparkatzeagatik: 1,55.

.Tarteko denbora puskak: 0,05.

.Aparkatzeko denbora ordubetetik behera gainditzeagatik, ondotik ordaindu beharrekoa (ez zaie txartela ez izateagatik ezarritako salaketei aplikatuko): 3,60.

19. ORDENANTZA

Autobus geltokiko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituena

Tarifak handitu dira eta honako hauek izanen dira:

Tarifen eranskina

-Hall edo geltoki sarrerako zerbitzuak:

1.-Administrazioetarako lokalak eta armairuen gela erabiltzeagatik, urteko kuota bakarra: 5000.

2.-Kontsigna erabiltzeagatik, 30 kg-ko edo 400 dezimetro kubikoko pakete bakoitzeko, nahiz horien zatikia, gehienez ere 600 pezeta egunean: 0,85.

-Autobus geltokiaren gibelaldeko eremu publikoa:

3.-Geltokiaren gibelaldean dagoen jabari publikoko lurra, bidaiarien garraio zerbitzuko autobusak gelditu eta aparkatzeko erreserbatutakoa, erabiltzeagatik, sartzen den zerbitzu bakoitzetik, eta ateratzen den zerbitzu bakoitzetik: 1,37.

Tarifa murriztua aplikatuko zaie 10 Km baino gutxiagoko distantzia egiten duten zerbitzuei, egunean egindako zerbitzu kopuruaren arabera, goian aipatutako tarifa normalei ondoko beherapenak aplikatuz:

.6 zerbitzu arte egunean: %25.

.Egunean 6 zerbitzu baino gehiago emanez gero, guztiei aplikatuko zaie: %50.

4.-Noizean behineko zerbitzuak eta zerbitzu bereziak, sarrera edo irteera bakoitzeko: 1,40.

-Zerbitzu orokorrak:

5.-Geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzeagatik, geltokitik atera edo geltokira ailegatzen den bidaiariari saldutako txartel bakoitzeko: 0,10.

1.1 ARAUA

Kirol instalazioak eta eskoletako lokal eta instalazioak erabiltzeko ordaindu beharreko prezio publikoak, eta lokalak errentan uzteko tarifak

Kirol Batzordeak proposatuta aurkeztu dira ondoko tasak eta %6 igo da 7. epigrafean.

Tarifen eranskina

-Ohiko abonamendua %100: 31,00.

-Abonamendu murriztua (-%30), gazte txartelaren jabeentzat: 22,00.

-Gutxieneko abonamendua (-%50), 14 urte arteko haurrentzat, erretirodunentzat, ezindutzat jotakoentzat, pentsiodun kreditatuentzat, familia ugariaren karneta dutenentzat eta kirol talde itunduentzat: 15,00.

-Egun arrunteko sarrera: 4,00.

-Murrizketa duen eguneko sarrera: 3,00.

-Gutxienekoa ordaintzen den eguneko sarrera: 2,00.

2. epigrafea.-Lizarrako Udalaren pilotalekua.

-Kantxa ordubete, partikularrentzat: 11,24.

3. epigrafea-Remontival ikastetxeko instalazioak.

-Pilotaleku handiaren prezioa, ordu bakoitzeko: 6,57.

-Pilotaleku txikien prezioa, ordubete, bak.: 5,41.

-Goiko pisten prezioa, ordubete: 3,29.

-Futbol zelai handiaren prezioa, ordubete: 15,90.

4. epigrafea.-Oncineda Institutuko idorpea.

-Kantxaren prezioa, ordubete: 11,24.

Kiroldegiko Segimendu Batzordeak proposaturik, tarifak %3,6 handitu dira eta hauek izanen dira:

5. epigrafea.-Tierra Estella-Lizarrerria kiroldegia.

-Instalazioko abonatu izateko ordaindu beharreko matrikula:

.Haurrak (4-13 urte), aita eta ama abonatu badira: 0.

.Haurrak, gurasoetako bat abonatu bada: 12,40.

.Haurrak: 25,55.

.Gazteak (14-17 urte), aita eta ama abonatu badira: 22,20.

.Gazteak, gurasoetako bat abonatu bada: 26,90.

.Gazteak: 30,60.

.Helduak, 18 urtetik 21era, aita eta ama abonatu badira: 35,00.

.Helduak, 18 urtetik 21era, gurasoetako bat abonatu bada: 40,10.

.Helduak, 18 urtetik 21era, bakarrarena: 43,25.

.Helduak (22-64 urte): 43,25.

.Adinekoak (65 urtetik gora): 25,55.

-Instalazioko hileko abonuaren tasa:

.Haurrak (4-13 urte), aita eta ama abonatu badira: 0.

.Haurrak, gurasoetako bat abonatu bada: 6,15.

.Haurrak: 12,75.

.Gazteak (14-17 urte), aita eta ama abonatu badira: 11,20.

.Gazteak, gurasoetako bat abonatu bada: 13,50.

.Gazteak: 15,35.

.Helduak, 18 urtetik 21era, aita eta ama abonatu badira: 17,55.

.Helduak, 18 urtetik 21era, gurasoetako bat abonatu bada: 20,10.

.Helduak, 18 urtetik 21era, bakarrarena: 21,55.

.Helduak (22-64 urte): 21,55.

.Adinekoak (65 urtetik gora): 12,75.

-15 eguneko abonuen tasak:

.Haurrak (4-13 urte): 12,30.

.Gazteak (14-17 urte): 15,00.

.Helduak (18-64 urte): 21,55.

.Adinekoak (65 urtetik gora): 12,30.

-Hilabete bakar bateko abonuen tasak:

.Haurrak (4-13 urte): 16,05.

.Gazteak (14-17 urte): 19,25.

.Helduak (18-64 urte): 28,40.

.Adinekoak (65 urtetik gora): 16,05.

-Eguneko sarrerak:

.Haurrak (4-13 urte): 4,00.

.Gazteak (14-17 urte): 4,90.

.Helduak (18-64 urte): 6,00.

.Adinekoak (65 urtetik gora): 4,00.

6. epigrafea.-Remontival pilotalekua.

-Pilotalekua erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 14,20.

-Squasha erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 6,57.

-Udalak instalazioak pilotan erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 9,01.

-Udalak instalazioak squachean erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 3,10.

-Instalazioak kirolaz kanpo erabiltzeko:

.Lanegunetan:

-Egun erdia: 213,48.

-Egun osoa: 361,25.

.Jaiegunak:

-Egun erdia: 361,25.

-Egun osoa: 541,98.

7. epigrafea.-Lokalen errentamenduak:

-Kultur Etxeko bilkura aretoa erabiltzeagatik, egun bakoitzeko: 49,98.

-Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzeagatik, 9:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera, ordu bakoitzeko: 29,45.

-Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzeagatik, larunbat eta igandeetan, ordu bakoitzeko: 29,45.

-Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzeagatik, 15:00etatik 22:00etara, astelehenetik ostiralera, ordu bakoitzeko: 14,78.

-Musika Eskolako gelak erabiltzeagatik, 9:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera, ordu bakoitzeko: 21,12.

-Musika Eskolako gelak erabiltzeagatik, larunbat eta igandeetan, ordu bakoitzeko: 21,12.

-Musika Eskolako gelak erabiltzeagatik, 15:00etatik 22:00etara, astelehenetik ostiralera, ordu bakoitzeko: 6,00.

-Erabilera anitzeko gela, Foruen plazakoa, egun bakoitzeko: 102,10.

-Zezenplaza erabiltzeagatik, egun bakoitzeko: 160,25.

1.4.-Prezio publikoak "Julián Romano Ugarte" Musika Eskolan inskribatu eta matrikulatzeagatik

Aplikatzeko arauak aldatu dira eta tarifak %6 igo. Hona zein diren:

-Aplikazio arauak:

1.-Ordaindu beharra: Irakaskuntzaren onura jasotzen duten helduak daude prezio publikoa ordaintzera behartuak, baita adingabeen guraso, tutore edo legezko ordezkariak ere.

2.-Kudeaketa eta diru bilketa: honela ordaintzen ahal da prezio publikoa:

a) Ordainaldi bakarra, ekainean.

b) Bi zatitan banatuta (ekainean eta abenduan).

c) Hiru zatitan banatuta (ekainean, irailean eta abenduan).

3.-Edozein irakasgaitako inskripzioak berekin dakar "musika-tresna taldea" izeneko irakasgaian inskripzioa egitea.

Ikastaroak irailetik ekaina arte iraunen du eta, urtero, Nafarroako Gobernuaren araudiaren arabera egindako egutegiari jarraituz zehaztuko dira egunak.

-Inskripzioa egiteko epea:

.Ekainean: Aurreko ikasturtean matrikulatutako ikasleentzat (helduak kanpo) eta ikasle berrientzat.

.Irailean: pertsona heldu berrientzat eta hutsik gelditutako plazak.

4.-Ordaintzera behartutakoak emandako banku-kontuaren bitartez bilduko dira prezio publikoak.

5.-Ordenantza honetako eranskineko II. epigrafeko beherapenak baliatu nahi dituztenek eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Tarifen eranskina. 2008-2009 ikasturtea

I. epigrafea.-Musika Eskolako ikasleak:

-Matrikula eskubideak irakasgai bakoitzeko: 221,55.

-Inskripzio eskubideak: 40,00.

II. epigrafea.-Musika Eskolako ikasleak, familia ugariaren karneta dutenak.

-Matrikula eskubideak irakasgai bakoitzeko: 111,97.

-Inskripzio eskubideak: 40,00.

III. epigrafea.-Adinez nagusi diren ikasleak, astean 30 minutuko eskola hartzeagatik:

-Matrikula eskubideak: 420,77.

-Inskripzio eskubideak: 65,70.

1.5.-Gazteriaren eta Emakumearen arloko jarduerak emateko prezio publikoak

Gazteria Batzordeak proposatuta aldatu dira aplikazio arauak eta "María de Vicuña" Gazteriaren Etxeko gelak erabiltzeko tasak sartu. Hona nola gelditu diren:

-Aplikazio arauak:

1.-Zerbitzuen erabiltzailea behartua dago ordaintzera.

2.-Prezio publikoak ikastaroak antolatzen dituen batzordearen egoitzan ordainduko dira.

3.-Zerbitzu hori norberarentzat ez beste inorentzat izanen da eta matrikulatua dagoen harexek bakarrik erabil dezake.

4.-Gazteriaren eta Emakumearen Alorreko Batzordeek barne arauak ematen ahalko dituzte beren jarduerak antolatzeko.

5.-Udal honetako Gazteriaren eta Emakumearen Alorreko Batzordeek programaturiko jarduera ikastaroak antola ditzakete.

Gazteria.

6.-Gazteria Batzordeak erabakiko du Gazteriaren zerbitzuak antolatzen dituen ikastaroen prezioa, ikastaroaren ordu kopuruaren eta guztirako kostuaren arabera (zuzeneko kostua gehi zeharkako kostuaren %31,63). Antolatzen den jarduerak helburu sozial nabarmena badu, ikastaroak doakoak izaten ahalko dira.

7.-Gazteriaren Batzordeak antolatzen dituen ikastaroetan izena ematen duten pertsonen %50ek nahitaez 30 urtetik beherakoak izan behar dute.

8.-30 urtetik beherakoek %25eko murrizketa izanen dute, gutxienez ere, ikastaroetako kuotetan.

9.-Kontzertuetarako eta bestelako ikuskizunetarako sarrerak kasuan kasuko gastuaren arabera ezarriko dira.

Emakumearen Alorra.

10.-Emakumearen Batzordeak erabakiko du Emakumearen Alorrak pogramatzen eta gauzatzen dituen ikastaroen prezioa, ordu kopuruaren eta ikastaroaren kostuaren arabera (zuzeneko kostua gehi zeharkako kostuaren %31,63). Udal honetako Emakumearen Batzordeak antolatzen dituen ikastaro, tailer eta bestelako jarduerak dohainik izaten ahal dira, salbuespenez, gizarte zerbitzuetatik, gizarte enplegutik, lan munduan sartzeko lan-taldetik, gizarteratzeko eta lan munduan sartzeko entitate ezberdinek antolatutako programetatik eta Lizarrako Udalaren Emakumearen Alorretik bidalitako jendearentzat, Ogasuneko Informazio Batzordeak aldez aurretik balorazioa eginda. Horrelakoak "bekaduntzat" hartuko dira.

"María de Vicuña" Gazteriaren Etxeko gelen erabilera

a) Edozein pertsona, talde edo elkartek eskatu eta lor ditzake "María Vicuña" Gazteriaren Etxeko gelak. Ebazpen judizialaren bidez legez kanpokotzat jotako elkarteak baztertuta geldituko dira, besterik gabe.

b) Toki eta ordu berean bi jarduerak bat eginez gero, bakarrik ere ez baztertzeko moduak bilatuko dira. Ezinezkoa bada, lehentasun ordena ezarriko da irizpide hauen arabera:

1.-Gazteriaren Etxeko programan sartutako jarduerak.

2.-Gazteria Batzordeak antolatutako jarduerak.

3.-Lizarrako gazte elkarteek antolatutako jarduerak.

4.-Lizarrako gazteen banan banako erabilera.

5.-Udaleko beste departamentu batzuek antolatutako jarduerak.

6.-Lizarratik kanpoko gazte ez direnen elkarteek antolatutako jarduerak.

7.-Lizarrako gazte edo elkarteen banan banako erabilera.

8.-Eskaera.

c) Hainbat tasa ezarri dira, nork egiten duen eskaera:

-Gazte elkarteak (erabilera partikularra) eta 30 urtez azpiko gazteak (banakako erabilera).

-Gazte ez direnen elkarteak eta 30 urtetik gorako pertsonak.

-Jarduera pribatuak edo irabazi asmokoak.

-Sindikatu, alderdi politiko, kooperatiba, auzo elkarte, jabe edo jabekideen elkarte, gremioetako elkarte eta antzeko entitateei, irabazi asmorik gabekoak badira, jarduera pribatuentzat edo irabazi asmokoentzat ezarritako tasen %50 aplikatuko zaie haien talde interesak bultzatu, tratatu eta defendatzeko jarduerak egiteagatik.

-Komenigarritzat joz gero, fidantza ordaintzeko eskatuko da.

d) Ez zaie tasak ordaintzeko eskatuko:

-Lizarrako Udalak eta beste administrazio edo entitate publikoek jarduerak sustatu eta antolatzen dituztenean, gelak dohainik utziko dira.

-Gazteen talde eta elkarteek, baita bestelako elkarte sozialek ere, bazkideentzat eta hala ez direnentzat jarduerak dohainik antolatzen dituztenean, doan utziko dira gelak Gazteriaren Etxeko programazio batzordeari eskatu ondotik.

-Komenigarritzat joz gero, fidantza ordaintzeko eskatuko da.

Tarifen eranskina

I. epigrafea.-Agirien inprimaketa.

-Ordenagailutik inprimatutako orria: 0,06.

II. epigrafea.-Autobus txartela.

-Joan-etorriko txartelak, gaupasako autobusetan: 4,00.

III. epigrafea.-Scannerra eta grabagailua:

-Scannerra eta grabagailua: 0,60.

IV. epigrafea.-"María de Vicuña" Gazteriaren Etxearen erabilera.

GAZTE ELKARTEAK GAZTE EZ DIRENEN JARDUERA

(erabilera partikularra) ELKARTEAK PRIBATUAK

ETA 30 URTEZ AZPIKOAK ETA 30 URTETIK EDO IRABAZI

(banako erabilera) GORAKOAK ASMOKOAK

-ORDENAGAILUEN GELA:

Gela osoa (euroak orduko) 5,00 6,00 30,00

Banakakoa (euroak orduko): 1,00 1,50 -

-BIDEOSORKUNTZAREN, IRRATI

ETA DJ-EN ETA MUSIKA

GRABAZIOEN GELA

(euroak orduko) 3,00 4,00 30,00

-PROBASAIOEN GELA EKIPATUA

(euroak orduko) 3,00 4,00 -

-PROBASAIOEN GELA

EKIPATU GABEA (euroak orduko) 1,00 1,50 -

-SUKALDEA IKASTAROETARAKO

(euroak orduko) 5,00 6,00 30,00

-ERABILERA ANITZEKO I. GELA

(euroak eguneko) 50,00 65,00 100,00

-IKASTAROETARAKO GELAK

(euroak orduko) 2,00 2,50 20,00

-BILERA GELA

(euroak orduko) 1,00 1,50 -

-ERABILERA ANITZEKO II. GELA

(euroak orduko) 5,00 6,00 100,00

Hilabeteko bonuak, tarifen araberakoak, ezartzen ahalko dira gelak erabiltzeko.

1.6.-Kirol jardueren zerbitzua emateko prezio publikoak

Kirol Batzordeak proposatuta, tarifak %6 handitu eta honela gelditu dira:

Tarifen eranskina

I. epigrafea.-Jardueretan izena ematea eta irakaskuntza.

Gerontogimnasia: 28,62.

II. epigrafea.-Taldekako txapelketetan izena ematea.

-Aretoko futbol txapelketa, elkarteen artekoa: 487,60.

-Saskibaloi txapelketa, elkarteen artekoa: 120,31.

-Eskubaloi txapelketa, elkarteen artekoa: 87,45.

-Badminton txapelketa, elkarteen artekoa: 28,62.

1.7.-Udalaren langileez, makineriaz, ibilgailuez, lanabesez eta bestelako gauzez baliatzeko prezio pribatuak

Tarifak %6 handitu dira.

Tarifen eranskina

III. epigrafea.-Makineria.

-Kamioi garabiduna, ordu bakoitzeko: 36,44.

IV. Epigrafea.-Bestelako elementuak.

-Tranpaldoa edo oholtza, egun eta m² bakoitzeko (gehienez 150 m²): 2,25.

-Hesi metalikoak, bakoitzeko egunean: 0,50.

-Aulki edo eserlekuak, bakoitzeko egunean: 0,50.

-Mahaiak, bakoitzeko egunean: 0,50.

1.8.-Udalaren haur eskolan hezkuntza-laguntzako zerbitzua emateko prezio publikoak

Nafarroako Gobernuak onesten ditu tarifak.

Tarifen eranskina

2007-2008 ikasturterako:

Hauek dira urteko tarifak:

-Eskolatzea:

.7 orduko eskola: 2.190 euro urtean.

.4 orduko eskola: 1.539 euro urtean.

-Jantokia:

.Gehieneko tarifa: 988 euro urtean.

11 hilabetekotan banatuko da ordainketa; beraz, tarifa hauek aterako dira:

-Eskolatzea. Gehieneko tarifak:

.7 orduko eskola: 199 euro hilabetean.

.4 orduko eskola: 140 euro hilabetean.

-Jantokia. Gehieneko tarifa: 90 euro hilabetean.

Tarifa murrizketak egiten ahalko dira, familiaren dirusarreren arabera, honela:

7 ordu (Esk + jantokia).

HILABETEKO TARIFA

3.350 eurotik behera 51

3.351 - 4.500 euro 73

4.501 - 5.500 euro 94

5.501 - 6.650 euro 116

6.651- 7.980 euro 147

7.981- 9.300 euro 172

9.301- 10.700 euro 213

10.701- 12.400 euro 238

12.401- 15.000 euro 269

15.000 eurotik gora 289

4 ordu.

ESKOLATZEA ESK + JANTOKIA

3.350 eurotik behera 12 47

3.351- 4.500 euro 24 63

4.501- 5.500 euro 32 81

5.501- 6.650 euro 40 99

6.651- 7.980 euro 54 123

7.981- 9.300 euro 64 144

9.301- 10.700 euro 86 176

10.701- 12.400 euro 104 194

12.401- 15.000 euro 126 216

15.000 baino gehiago 140 230

Lizarran, 2008ko urtarrilaren 24an.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0801213