19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ETXARRI

2008ko karga-tasak. Onespena

Udal honek, 2007ko abenduaren 13an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraituz, Udalak osoko bilkuran erabaki du:

1.-2008ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak onestea:

-Hirilurraren gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,42.

-Landalurraren gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,42.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Karga-tasa: %1,15.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa: %3,00.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga. Zerga-oinarria, denbora tarte guztietan: 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentajeak. Karga tasa: %10,00.

2.-Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea".

Etxarrin, 2007ko abenduaren 28an.-Alkatea, Patxi Xabier Ilzarbe Legaria.

Iragarkiaren kodea: L0801042