19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BASABURUA

2007ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa bete beharrez, Basaburuko Udalak, 2007ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,196 izanen da.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,674 izanen da.

3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %5 izanen da.

4. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) indizea 1,10 izanen da.

5.1. Lurren balio igoeraren gaineko zerga zehazteko, lurren katastroko balioei ondoko ehuneko hauek aplikatuko zaizkie, urtean:

a) Balio igoerak, 1 - 5 urteko tartean: %3,3.

b) Balio igoerak, 10 urte bitarteko tartean: %2,8.

c) Balio igoerak, 15 urte bitarteko tartean: %2,4.

d) Balio igoerak, 20 urte bitarteko tartean: %2.

5.2. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuotak zehazteko zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa bakarra %20 izanen da.

Erabaki honek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta haren aurka honako errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal da, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aldez aurretik hura jarri duen organoari errekurtsoa paratzeko asmoa jakinarazita, edo, bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Basaburuan, 2008ko urtarrilaren 31n.-Udalburua, J. Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0801045