19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Piedras Naturales Baigorri, S.L. enpresak Murillo 3542 izeneko 37 meatze laukiko Ikerketarako Baimena eskuratzeko aurkeztu duen eskaera behin betikoz onartu da. C) atalean baliabide batzuk ikertzeko izanen da. Lan horiek Uxueko, Murillo el Frutoko, Santakarako eta Pitillasko udal mugapeetan egitekoak dira, eta honako koordenatu hauek dituzte:

ERPINA LUZERA LATITUDEA X Y

1 1.º 32' 00" 42.º 25' 00" 620.676,963 4.697.165,652

2 1º 29' 20" 42.º 25' 00" 624.333.917 4.697.229,766

3 1º 29' 20" 42º 24' 40" 624.344,894 4.696.612,856

4 1º 28' 20" 42º 24' 40" 625.716,375 4.696.637,392

5 1º 28' 20" 42º 23' 40" 625.749,660 4.694.786,664

6 1º 30' 40" 42º 23' 40" 622.548,692 4.694.729,835

7 1º 30' 40" 42.º 24' 00" 622.537,881 4.695.346,743

8 1.º 32' 00" 42.º 24' 00" 620.708,920 4.695.314,927

1 1.º 32' 00" 42.º 25' 00" 620.676,963 4.697.165,652

Longitudeen erreferentzia: Greenwicheko meridianoa eta Hayforden elipsoidea.

Aditzera ematen da interesdun diren guztiek espedientea aztertzen ahal dutela Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Fuerte del Príncipe II eraikina, Tomás Caballero parkea, 1-5.a, Iruñea), 8:30etik 14:30era, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost eguneko epean, hori dena Meatzeei buruzko 1973ko uztailaren 21eko Legearen 51. artikuluan eta Meatzaritzaren Araubiderako 1978ko abuztuaren 25eko Erregelamendu Orokorraren 70. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 21ean.-Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0801404