19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA Dirubilketa Zerbitzua. Ondasun enkantearen iragarkia.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuak,

Aditzera ematen du: Premiamenduko espediente administratiboa instruitzen ari dela "Carpintería Metálica Hnos. Pereira, S.L." enpresaren (IFK.: B31690944) aurka, eta bertan 2007ko abenduaren 10ean Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuko zuzendariak ondasun higiezin bahitua enkantean saltzea erabaki zuela. Enkantea 2008ko martxoaren 10ean eginen da, 9:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko 1. solairuan.

Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketa Erregelamenduko 135. artikuluan eta aipatutako ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau jakinarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkantea 2008ko martxoaren 10ean eginen da, 9:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko 1. oinean.

2. Enkantera aterako den ondasuna.

Lote bakarra:

Erregistrokoa: Caparrosoko 7670. finka, Tafallako Jabetza Erregistroko 1766. liburukia, 93. liburua, 90. folioa. Zortzigarren zenbakia. "B" motako familia bakarreko etxebizitza, estali gabeko ondoko lursailarekin, guztira ehun eta hirurogeita bederatzi metro eta larogeita hemezortzi dezimetro koadroko azaleran. Beheko eta goiko solairua dauzka. Etxebizitzak berez orubearen laurogeita lau metro eta hirurogeita hamalau dezimetro koadroko azalera hartzen du, gainontzekoa lorategia edo estali gabeko lurzatia da. Parte-hartze kuota: bederatzirena zatitugabea.

Titulartasuna: "Carpintería Metálica Hnos. Pereira, S.L" enpresaren izenean ageri da, salerosketa titulu bidez.

Katastrokoa: etxebizitza, ibilgailuak gordetzeko garajea eta ataripea, Caparrosoko Cofita kaleko 52an. 1060. lurzatia, 9. poligonoa, 1. azpieremua, 1. eta 2. eta 3. hiri-unitateak.

3. Bahitu beharrekoa: aurreneurrizko idatzoharra, "A" letra, 2006ko irailaren 6koa.

4. Tasazioaren balioa: 192.660,00 euro.

5. Indarrean jarraituko duten kargak:

-Lurralde Kontribuzioaren Zerga, Caparrosoko udalaren aldekoa, 154,58 euroko zenbatekoarekin, 2007ko abuztuaren 8ko idazkiaren arabera.

-Caparrosoko 6650 jatorrizko finkatik datorrenez, hauxe du bere gain: jatorrizko finka hori Caparrosoko Arau Subsidiarioen 3B unitatearen aldaketa izanda, behin-behineko likidazio kontuaren saldo zorduna eta behin betiko likidazioren parte-hartze kuota. Horrela, 6650 finkak hogeita hiru mila eta berrehun eta berrogeita hamalau euro eta hogeita hiruko zentimoko balioari erantzuten dio. 2007ko urriaren 1eko Caparrosoko Udalak emandako erantzunaren arabera eta udalaren datuekin bat, ez dago Caparrosoko finka horren gaineko kargurik (1060. lurzatia, 9. poligonoa, 1. azpieremua, 1. eta 2. eta 3. hiri-unitateak).

-Finka bera dela eta: -Hipoteka, Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarraren alde, 180.230,00 euroko maileguaren itzulketaren berme gisa, 2005eko ekainaren 10eko seigarren inskripzioan. Nafarroako Kutxaren erantzunarekin bat, Tafallako Jabetza Erregistroan inskribatutako 7.670 finkarekin bermatutako maileguak indarrean segitzen du, 182.037,70 euroko saldo zordunarekin, 2007ko abuztuaren 13an. Iragan den denbora kontuan hartuz, ziurtagiriko zenbatekoak aldaketak izan ahal ditu.

6. Lehenengo lizitazioko hasierako prezioa: 10.467,72 euro.

7. Enkantean salduko den ondasunak iragarki honen 5. atalean ageri diren karga eta zamak ditu bere gain, eta espedientean ere jasota daude; indarrean jarraituko dute eta iraungitzean ez da errematearen prezioa aplikatuko.

8. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahalko dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute, eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez identifikatzen badira, eta, hala bada, daukaten ordezkaritza frogatzen duen agiriaren bidez.

9. Lizitatzaile guztiek, horretan aritu ahal izateko, gordailua eratu behar dute, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gordailua enkantearen hasierako prezioaren %20koa izanen da gutxienez, hots, 2.093,54 euro. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Lizitatzaileei jakinarazten zaie gordailua eratzeak lizitazio bakoitzerako hasierako prezioari eskaintza aurkeztea dakarrela.

10. Berme hori Foru Komunitateko Diruzaintzan irmo sartuko da esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik gordailuaren zenbatekoaz goiti izan litezkeen erantzukizunak.

11. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak gutun-azal itxian igortzea edo aurkeztea enkantea iragartzen denetik enkantea hasteko ordubete gelditzen den arte. Eskaintza horiek, gehienezkoak izanen baitira, Derrigorrezko Dirubilketaren Atalean erregistratuko dira, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 4ko -1. solairuan, eta haiekin batera txeke adostua ere sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde gordailuaren zenbatekoan emana. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei gutun-azalekoa baino postura handiagoak eginez zuzenean parte hartzea.

12. Posturak mugatzen dituzten tarteak lizitazioko hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira, hau da, 104,68 eurokoak.

13. Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

14. Enkantean jarritako ondasunak Erregistro publikoetan inskriba daitezkeenetakoak direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza-tituluekin konformatu beharko dute, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

15. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita ez-lehentasunezko kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen-hartzailearen kontura izanen dira. Ondasuna ez da entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

16. Nolanahi dela ere, Jabego Horizontalari buruzko ekainaren 21eko 49/1960 Legearen 9. artikuluan, alegia, apirilaren 6ko 8/1999 Legeak aldatutako hartan oinarriturik, esleipen-hartzaileak Nafarroako Zerga Ogasuna espresuki libratzen du komunitatearekin dauden zorren egoerari buruzko ziurtagiriak ekartzeko obligaziotik, eta hartzailearen kargura joanen dira ordaintzeko dauden gastuak.

17. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak, egoki baderitzo, bigarren bat egiten ahal du, eta hasierako prezioa lehenbizikoaren %75ekoa izanen da, hau da, 7.850,79 euro, edo, bestela, zuzenean esleitzeko tramiteari hasiera emanen zaio, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluarekin bat, hurrengo lerroaldean adierazten den moduan. Lehenbiziko kasuan, ordu erdiko epea zabalduko da, lizitatu nahi dutenek gutxienez enkanteko hasierako prezio berriaren %20ko gordailuak utz ditzaten, hots, 1.570,16 euro. Posturak mugatzen dituzten tarteak bigarren lizitazioko hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira, hau da, 78,51 eurokoak.

Bigarren lizitazioa egin eta ondasuna esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasmenta, gehienez ere sei hilabeteko iraupenarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen den moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira Mahaian, kartazal itxian, hilabeteko epean. Eskaintzak aurkezteko epea ahitu eta hurrengo bost egun balioduneko epean Enkante Mahaiak jaso diren eskaintzak irekiko ditu, eta haietakoren bat nahikoa dela iduritzen bazaio ondasunaren esleipena ere egiten ahalko du. Bestela, hilabeteko luzapena iragarriko da eskaintza gehiago aurkezteko, gutxieneko prezio berri bati lotuak, eta hala, hilabetez hilabete, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldia jendaurrekoa izanen da eta Nafarroako Zerga Ogasunaren Dirubilketa Zerbitzuan eginen da, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko -1. solairuan.

Eskaintzak egin ahal izateko, berme edo gordailu gisa paratutako gutxieneko prezioaren %20 eskatu ahalko da eta, gutxieneko preziorik izan ezean, eskaintzarena. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaz goiti izan litezkeen erantzukizunak.

Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

18. Orobat, ohartarazten da espedienteak ez duela aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezinean zorduna ez beste inor bizi denik.

19. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitu dakion eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

20. Enkantea bertan behera geratuko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutza korrituak eta prozedurako kostuak ordaintzen badira.

21. Zordunak helbide ezagunik ez badu, juzgatuko da enkantea iragartzea ondorio guztietarako aski dela enkantea jakinarazteko.

Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848427235, posta elektronikoa: calzuaro@cfnavarra.es).

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 21ean.-Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: F0800980