19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

IRAGARKIA

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 13ko 2775/2006 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologo izateko 5 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen (2006ko 147. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 8koa).

M.ª Puy Díaz Aznárezek, José Angel Ibáñez Salvatierrak eta Luisa Fernanda Pérez Ayerrak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute deialdiko epaimahaiak oposizioko lehenengo ariketan gainditu dutenen zerrendaren aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Paratutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 30ean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0801639