19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

71/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 7koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako ofizial izateko 3 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian lanpostu baterako izendapena egin da, proposatutako bi izangai izendatzea ezinezkoa dela erabaki eta proposamena osatzeko agindu. Deialdia irailaren 25eko 2363/2006 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak irailaren 25ean emandako 2363/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako ofizial izateko 3 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2006ko urriaren 18ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 125. zenbakian.

2007ko urtarrilaren 25ean eman eta urte horretako 18. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 9an, argitaratu zen 179/2007 Ebazpenaren bidez deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordearen ordezkariak mahaikide izendatu ziren.

Hautaprobak bukatuta, epaimahaiak Eduardo Artieda Zugasti, Francisco Javier Labiano Amatriain eta Pablo Romero Merino txanda irekiko izangaiak izendatzeko proposamena aurkeztu zuen.

Proposamen hori 2007ko abuztuaren 8ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 98. zenbakian.

Deialdiaren 7.2. arauan ezarritakoari jarraikiz, proposamena argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, aipatutako izangaiek haien ustez deialdiko 2.1.2., 2.2. eta 7.2.1. oinarrietan ageri ziren eskakizunak betetzen zituzten agiriak aurkeztu zituzten.

Hala ere, aurkeztutako agiriak aztertuta, ikusi da Francisco Javier Labiano Amatriain eta Pablo Romero Merino izangaiek aurkeztutako bigarren graduko lanbide heziketako teknikari espezialistaren titulua (elektrizitate eta elektronika adarra, industria elektronika espezialitatea) ez dela deialdiaren oinarrietan eskatutakoa, ez eta baliokidea ere, espedienteari erantsitako txostenetatik ondorioztatzen denez. Eskatutako tituluak hauek ziren: Eraikinak eta Prozesuak Mantentzeko goi mailako teknikaria edo Instalazio Elektroteknikoetako goi mailako teknikaria.

Hori horrela, bi izangaiei 10 eguneko epea eman zitzaien akatsa zuzentzeko, jakinarazita hala egiten ez bazuten ezin izanen zutela izendatuak izan, deialdiaren 7.3. arauan ezarritakoarekin bat.

Epea iraganda interesdunek ez dute falta zen titulua aurkeztu.

Deialdiaren 7.3. arauaren arabera, deialdian eskatutako betebeharrak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkezten ez duten izangaiak ezin dira izendatu, eta baliorik gabe gelditzen dira haien jarduketa guztiak.

Bestalde, 7.4. arauan ezartzen da aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak probak gainditu dituztenen zerrendako hurrengo izangaiarekin beteko duela aurrekoaren hutsunea.

Horrenbestez, bidezko da Eduardo Artieda Zugasti izendatzea, eskatutako betebeharrak betetzen dituela egiaztatu duelako, Francisco Javier Labiano Amátriain eta Pablo Romero Merino izendatzea ezinezkoa dela erabakitzea eta beste bi lanpostuak betetzeko proposamen osagarria argitaratzeko agintzea Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.º Eduardo Artieda Zugasti jauna Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzea, mantentze-lanetako ofizial lanetan aritzeko, plantillan 7217. zenbakia duen lanpostua esleituta, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikitakoa eta Iruñean aritzekoa.

Lanpostuaz jabetu ondoren, izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu.

Lanpostuak C mailako edo taldeko lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei buruzko behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatzeko diren gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera.

Izangaia Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko da eta bertan alta emanen zaio.

Destinoko herrian bizi beharko du eta, horretarako, udalerri horretan finkatu beharko du bizilekua. Administrazioko organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute.

Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

2. Deialdian eskatutako tituluren bat dutela frogatu ez dutenez, Francisco Javier Labiano Amatriain eta Pablo Romero Merino izangaiak izendatzea ezinezkoa dela erabaki da.

3. Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari dagokion izendapen proposamen osagarria egiteko eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, deialdiaren 7.4. arauan aurreikusitako ondorioetarako.

4. Ebazpen hau igortzea mahaikideei, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko idazkari tekniko nagusiari eta Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako Departamentuko idazkari tekniko nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Gizarte Prestazioen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan. Interesdunei aditzera ematen zaie honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat, behar diren ondorioak izan ditzan. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 7an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0801086