19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkiak.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 5eko 3576/2007 Ebazpenaren bitartez, ingurumeneko erdi mailako teknikari izateko bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia onetsi zuen (2007ko 148. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, azaroaren 28koa). Zerrendetako bat aldi baterako kontrataziorako da eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran.

María Aranzazu Galdeano Zubeldia, María Victoria Aldaba Goñi, Eva Sarasa Paisán, Susana Mercedes Bobadilla Arandia, Lorena Donázar Pérez, Montse Bueno Adot, Miren Maite Azpilicueta Unanua, Fermín Maeztu Zabalza eta, Mendi Ingeniarien Elkargoaren izenean, Alejandro Valladares Conde jaun-andreek gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu dituzte deialdi horren kontra. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 29an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0801448