19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

505/2007 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, azaroaren 28an emandako 393/2007 Ebazpenean ageri diren akatsen zuzenketa onesten duena. Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak azaroaren 28an emandako ebazpen horren bidez baimena eman zen, 2007-2008 ikasturtearen hasieratik aurrera, Tuterako "ETI" Ikastetxe Integratu Politeknikoan "Telekomunikazio eta informatika sistemak" izeneko Berariazko Lanbide Heziketako erdi mailako zikloa ezartzeko, eta Nafarroako Bigarren Hezkuntzako institutuetan eta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan jadanik eskaintzen ez diren zikloak adierazi ziren.

Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak azaroaren 28an emandako 393/2007 Ebazpenean akatsak izan direla ikusirik, izenburuan, 4. atalean eta eranskinetan, bidezko da horiek zuzentzea. Ebazpen horren bidez baimena ematen zen, 2007-2008 ikasturtearen hasieratik aurrera, Tuterako "ETI" Ikastetxe Integratu Politeknikoan "Telekomunikazio eta informatika sistemak" izeneko Berariazko Lanbide Heziketako erdi mailako zikloa ezartzeko, eta Nafarroako Bigarren Hezkuntzako institutuetan eta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan jadanik eskaintzen ez diren zikloak adierazten ziren.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Ebazpenaren izenburuan, honako hau dio:

"393/2007 Ebazpena, azaroaren 28koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, 2007-2008 ikasturtearen hasieratik aurrera, Tuterako "ETI" Ikastetxe Integratu Politeknikoan "Telekomunikazio eta informatika sistemak" izeneko Berariazko Lanbide Heziketako erdi mailako zikloa ezartzeko baimena eman eta Nafarroako Bigarren Hezkuntzako institutuetan eta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan jadanik eskaintzen ez diren zikloak adierazten dituena".

Eta honela behar du:

"393/2007 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, 2007-2008 ikasturtearen hasieratik aurrera, Tuterako "ETI" Ikastetxe Integratu Politeknikoan "Telekomunikazio eta informatika sistemak" izeneko Berariazko Lanbide Heziketako goi mailako zikloa ezartzeko baimena eman eta Nafarroako Bigarren Hezkuntzako institutuetan eta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan jadanik eskaintzen ez diren zikloak adierazten dituena".

2. 4. atalean, azkeneko paragrafoan, honako hau dio:

-""Produktu elektrikoen garapena" izeneko goi mailako heziketa zikloa, Tuterako "ETI" Ikastetxe Integratu Politeknikoan (kodea: 31013173). Ikasturte honetan ziklo horren bigarren zikloa emanen da".

Eta honela behar du:

-""Produktu elektronikoen garapena" izeneko goi mailako heziketa zikloa, Tuterako "ETI" Ikastetxe Integratu Politeknikoan (kodea: 31013173). Ikasturte honetan ziklo horren bigarren zikloa emanen da".

3. I. eranskinean: Hezkuntza Departamentuaren Bigarren Hezkuntzako institutuetan eta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan ezarritako erdi mailako zikloen zerrendan, honako hau dio:

"31009066 / Altsasuko "Aralarko Mikel Donea" BHI"

Eta honela behar du:

"31009066 / Altsasuko "Aralarko Mikel Donea II" BHI"

4. II. eranskinean: Hezkuntza Departamentuaren Bigarren Hezkuntzako institutuetan eta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan ezarritako goi mailako zikloen zerrendan, honako hau dio:

31005723 / Tuterako "ETI" BHI.

Eta honela behar du:

31005723 / Tuterako "ETI" IIP.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

7. Ebazpen hau igortzea Tuterako "ETI" Ikastetxe Integratu Politeknikoari, Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuari, Lanbide Heziketako Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Ikasketen Antolamenduko Atalari, Heziketa Zikloen Bulegoari, Informazioa Kudeatzeko Atalari, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2007ko abenduaren 31n.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0801379