19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

183/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Honoris Causa Doktoretza emateari buruzko erabakia argitaratzeko agintzen duena. Gobernu Kontseiluak 2008ko urtarrilaren 29an hartutako erabakiaren bidez onetsi zuen erabaki hori.

Maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, 2008ko maiatzaren 12an Gobernu Kontseiluak onetsi zuen erabakia argitaratzea agintzen dut, ondoren adierazten den Honoris Causa Doktoretza emateari buruzko erabakia onetsi zuena:

"Honoris Causa doktoretza emateari buruzko erabakia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluaren eskumena da aparteko merezimendu akademiko, zientifiko, kultural, tekniko edo humanistikoa duten pertsonei Honoris Causa doktoretza ematea. Horri begira, uztailaren 4ko 42/2006 erabakiaren bidez, organo kolegiatu honek "Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ohorezko sariak emateko araudia" onetsi zuen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Honoris Causa Doktoretza Pedro Miguel Echenique Landiribar jaunari ematea proposatu denez.

Honako hau da Gobernu Kontseiluak, errektore jaunak proposatuta, bere kideek aurretik eztabaidatu eta gero, 2008ko martxoaren 13an egindako bileran, hartu duen,

ERABAKIA:

Lehenengoa.-Fisikaren arloan merezimendu nabarmenak izateagatik, Pedro Echenique Landiribar jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko "Honoris Causa Doktore" izendatzea.

Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitatzeko agindua ematea".

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 30ean.-Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F0801697